Euskararen hilabetearen 13. aldia

“Euskal mitologia” erakusketa otsailaren 23an hasi eta Hendaia Euskaraz deitu euskararen hilabetearen 13. aldiari emanen dio hasiera.

ATXIKI DUGUN ALDIA

2010. urteaz geroztik, martxoa euskararen hilabetea dugu Hendaian. Urte hauetan guztietan, hainbat eta hainbat gai landu dugu. Pandemiak nahasi dizkigun bi urteok pasa eta aurtengo aldia ere berezi gertatuko zaigu, eiki, osasun egoerarengatik. Halarik ere, Euskara Batzordearentzat garrantzitsua zen hendaiar egutegian markaturik dugun hitzordu hori atxikitzea.

HERRIA ETA EUSKARA

Hendaiako Herriak argi du euskara guztion ondarea dugula eta partekatzeko aberastasuna eta elkartzeko bidea; horregatik, euskararen transmisioa eta eguneroko erabilera sustatzen du. Bada zenbait urte Herria politika aktibo batean ari dela elebitasun orekatuaren alde gure hizkuntza sar litekeen leku orotan, hala nola udal administrazioan, hezkuntzan, kulturan, eta abarretan.

UNE NAGUSIAK

Orotara, hogei bat animazio eta ekitaldi aurreikusi dira martxo osoan zehar. Gaikako hitzordu horiek aberats eta gisa anitzetakoak izanen dira: mintzaldiak, erakusketa, naturaren ezagutza, lanbide topaketak… 2022ko aldi honen une nagusiak aipa ditzagun: 3 antzerki pieza: Oihana, Iki Mihi Klik eta Album, bai eta 2 kontzertu; Lau Sasuak, Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoak emanik, eta Iñaki Diéguez Akustik Trio delakoen kontzertua.

Hendaiar elkarteekin eta udal zerbitzuekin prestatu egitaraua ezagut ezazu eta proposatu jardunetan parte har, betiere babes neurriak betez. Hemen duzu egitarau osoa.

Egitarauko jardun horiek bertan behera gera litezke edo alda litezke osasun egoeraren arabera. Jakinaren gainean izateko, hendaia.eus webgunera jo ezazu. Osasun baimena, maskara eta babes keinuak baitezpadakoak dira jardun guztietan.

Hemen duzu egitarau osoa.

 

Egitarauko jardun horiek bertan behera gera litezke edo alda litezke osasun egoeraren arabera. Jakinaren gainean izateko, hendaia.eus webgunera jo ezazu.
Osasun baimena, maskara eta babes keinuak baitezpadakoak dira jardun guztietan.

Navigation de l’article