Euskaraldia: eska ezazue programa!

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da Euskaraldiaren 3. edizioa, “Hitzekin ekiteko garaia” lemapean. Ariketa sozial horrek hizkuntzaren erabilera egunerokoan bultzatu nahi du. Helburua hizkuntza ohituretan eragitea da, euskararen erabileraren aldeko ingurumen soziala sortuz eta euskaraz mintzatzeko aukerak ikusgarri bilakaraziz.

Baina hizkuntza ohiturak aldatzea ez baita hain erraza, Mintzaian elkarteak, Hendaiako euskalgintzako beste elkarte batzuen laguntzarekin, eta Hendaiako Herriak jarduera programa prestatu dute, hamabostaldian zehar euskaraz aritzeko aukera ukan dezazuen.

Momentu nagusien artean, aipa daitezke azaroaren 19 eta 26ko besta giroko ekitaldiak, edota abenduaren 1ean Partzuergoak antolatuko duen Mintzodromoa, euskara ikasten dutenari begira. Ez duda eta parte har ezazue jardueretan!

PROGRAMA OSOA

Azaroak 18, ostirala

17:00 – Talo tailerra + Pintxo-pote
Baleak elkartean

19:00 – Herri Kantu Hendaia
Borderline Fabrika

20:30 – Hondamendia
Euskarazko antzerkia, Axut! eta Artedrama konpainien eskutik (12 urtetik goiti)
Prezioak: 12€ / 6€
Erreserbak: www.hendaye-culture.fr
Mendi Zolan kulturgunean
Txapen banaketa

Azaroak 19, larunbata

10:00 – 12:30
Abadia eremuaren eta Asporotsttipi Euskal Erlaitzaren Etxearen bisita gidatua (eguraldi txarra balitz, bakarrik Asporotsttipiren bisita eginen da). IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak antolaturik
Izen-emateak: 05.59.74.16.18 –

Festa gaualdia
19:00 – Pintxo-pote, Kuxkuxtu Txarangak alaiturik
21:00 –  Kontzertua: Xutik
Prezioak: 12€ / 6€ / 4€
Erreserbak: www.hendaye-culture.fr
Gaztelu Aretoan

Azaroak 20, igandea

19:30 – BLACK IS BELTZA II: AINHOA
Filmaren aurkezpena Fermin Muguruzaren eskutik eta proiekzioa
Variétés zinegelan
Filma ikusgai azaroaren 16tik 22ra. Ikusi programa.
Prezioak: 7€ / 5,5€

Azaroak 22, asteartea

18:00  –  Erabileraren aroa

Mintzaldia, Eneko Gorriren eskutik. Aldibereko itzulpena frantsesera
Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean
Mediatekan

Azaroak 23, asteazkena

10:00 – 12:30 –  Euskaraldiaren furgoneta ibiltaria
Errepublika plazako merkatuan

Azaroak 24, osteguna

18:30  –  Hezkuntza, belaunaldi berrien borrokaleku
Mintzaldia, Peio Jorajuria Seaskako lehendakariaren eskutik
Baleak elkartean

Azaroak 25, ostirala

16:45-18:15  – Gure mitologiaren hatsa
Mitologia eta arte adierazpena familientzat (7 urtetik goiti), Ixabel Millet kontalariaren eta Josune Ilundain artistaren eskutik. Bi’Arte elkarteak antolaturik
Mediatekan
Izen-emateak (toki mugatuak): / 06.75.80.06.68

19:00 – Pintxo-pote
Baleak elkartean

Azaroak 26, larunbata

Bazkaria eta kantuak
13:30 – Bazkaria

Menua: Kuia zopa, barazki currya irrisarekin, sagarrezko azkenburukoa
Prezioa: 15€
Txartelak salgai azaroaren 17a arte Lovi kafetegian eta AEKn edo
Bazkalondoren, euskal kantu herrikoiak.

18:00 – Euskaraoke
Borderline Fabrikan

20:00     Kontzertuak

Etxekalte, Kosmai Kosin, Itzaletan Soa, Tooth
Enbata Gaztetxean

Abenduak 1, osteguna

10:00 – 12:00 –  Mintzodromoa
Mintzapraktika saioa (18 urtetik gora), Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoak antolaturik
Izen-emateak:   – (00.34) 687.22.86.40 azaroaren 25a
Gaztelu Aretoan

Abenduak 2, ostirala

19:00 –  Pintxo-pote
Baleak elkartean

19:00 –  Amaiera ekitaldia
Ariketaren datuen aurkezpena eta bertso saioa
Enbata Gaztetxean

Euskaraldiaren helburuak kontuan harturik, jarduera guztiak euskaraz dira. Bat-bateko itzulpena azaroaren 22ko mintzaldirako.
Jarduera gehienak dohainik dira. Hala ez bada, prezioa agertzen da.

Navigation de l’article