Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilpena areagotzeko ariketa soziala, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da. Motorrak berotzeko eta giroan sartzeko, Mintzaian elkarteak argazki lehiaketa bat proposatzen du, Hendaiako hizkuntza paisaiaren inguruan.
Euskaltzalea zara eta argazkigintza gustuko duzu? Har ezazu zure kamara edo telefonoa, eta parte har ezazu Mintzaian elkarteak 2022ko irailaren 5etik urriaren 28ra antolatzen duen argazki lehiaketan. Euskararen presentzia agerian ematen duten argazki originalak sarituko dira.
Hona hemen lehiaketan parte hartzeko baldintzak:
- MODUA: Argazki kamera digitalarekin edo mugikorrarekin, argazkiak JPG formatuan izan behar dira.
- PARTE HARTZAILEAK: Euskara eta argazkigintza maite duen 16 urtetik gorako edonor.
- ARGAZKI KOPURUA: 3 aurkeztu daitezke parte hartzaile bakoitzeko.
- GAIA: Idatzizko euskararen presentzia (hizkuntza paisaia).
- BALDINTZAK:
- Argazkian agertzen den idatziaren %50 gutxienez euskaraz izan beharko da.
- Hendaiako saltegi, ostatu, eskola, enpresa, elkarte… beraiek sortutako eta bistan dituzten seinale, afixa… edozein delarik mezua (menua, prezioak, oharrak…)
- Aurkezten den argazki bakoitzean azaltzen den entitatearen izena, argazkia atera den eguna eta ordua identifikatuta egon behar da.
- Argazkiak helbidera bidali behar dira.
- Argazkiaren originaltasuna eta kalitatea baloratuko da.
- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izanen da.
- DATA: Irailaren 5etik urriaren 28ra.
- SARIAK:
- 1. saria 200€
- 2. saria 100€
- 3. saria 50€
- SARI BANAKETA: Azaroaren 5ean 19:00etan. Egunean bertan ezagutuko dira sarituen izenak. Lekua eta ekitaldiaren nondik-norakoa aldez aurretik jakinaraziko dira. Sari banaketara hurbilduko diren pertsonen artean, Borderline Fabrikan 2 lagunentzako pote bat, pintxo bat eta euskarazko ikuskizun baterako sarrera zozketatuko da.
- EGILE ESKUBIDEAK: Argazkiaren jabetza egin duenarena izango da. Mintzaian elkarteak, egoki deritzon moduan, argazkiak erabiltzeko eskubidea izango du, beti ere egilea aipatuz.
- DATUEN TRATAMENDUA: Jasotzen diren datuak ez dira hirugarren bati utziko. Mintzaian elkarteak bere fitxategian gordeko ditu arduraz, nahi izanez gero elkartearekin harremanetan jarri eta datuak, zuzendu edo ezabatu ahal izango dira helbidera idatziz.
Hartu kamara, eta anima zaitez!