Euskararen Erakunde Publikoak 2009tik Paueko eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateekin partaidetzan daraman Euskara Gaitasun Egiaztapen dispositiboak Europako Erreferentzia Marko Bateratuko bi maila ditu gaur egun, C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako B1 Euskara Agiria (B1EA).
B1EA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, urtero azterketa-deialdi bakarrean antolatzen da, eta EGA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, urtero bi azterketa-deialditan.
Aurtengo udaberriko azterketa-deialdiko datak honakoak dira:
EGA agiriari dagokionez:
- Proba idatziak: 2023ko maiatzaren 27an
- Ahozko probak: 2023ko ekainaren 17an
B1EA agiriari dagokionez:
- Proba idatziak: 2023ko ekainaren 3an
- Ahozko probak: 2023ko ekainaren 24an
B2 mailako euskara agiria (B2EA) eskuratzeko frogak udazkenean iraganen dira.
Izen emate epealdia, martxoaren 1etik 31ra irekia da Euskararen Erakunde Publikoaren webgunean: www.mintzaira.fr
Xehetasun gehiagorako, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuarekin ere sar zaitezkete harremanetan: / 0683736498