Euskara Gaitasun Egiaztapena: izen-emateak irekiak dira B1 eta EGA azterketetarako

Euskararen Erakunde Publikoak 2009tik Paueko eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateekin partaidetzan daraman Euskara Gaitasun Egiaztapen dispositiboak Europako Erreferentzia Marko Bateratuko bi maila ditu gaur egun, C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako B1 Euskara Agiria (B1EA).

B1EA agiria, 18 urtetik gorakoei zuzendua, urtero azterketa-deialdi bakarrean antolatzen da, eta EGA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, urtero bi azterketa-deialditan.

Aurtengo udaberriko azterketa-deialdiko datak honakoak dira:

EGA agiriari dagokionez:

  • Proba idatziak: maiatzaren 21ean
  • Ahozko probak: ekainaren 18an

B1EA agiriari dagokionez:

  • Proba idatziak: maiatzaren 28an
  • Ahozko probak: ekainaren 25ean

Berritasuna aurten, B2 mailako euskara agiria (B2EA) eskuratzeko azterketa martxan ezartzeko bidean da, deialdi bakarren bidez udazkenean.

Izen emate epealdia, martxoaren 1etik 31ra irekia da Euskararen Erakunde Publikoaren webgunean: www.mintzaira.fr

Xehetasun gehiagorako, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuarekin ere sar zaitezkete harremanetan: / 06.83.73.64.98

Navigation de l’article