Urtero bezala, abuztuan, euskal kantu eta dantza ikastaroetan parte hartzea proposatzen zaizue, Euskal Besta eta beste tokiko festak osoki gozatzeko.
Euskal dantza ikastaroa abuztuaren 8tik 10ra iraganen da, 10:30etik 12:30era, Anai Gazteak elkarteko Isabelle Larralde-kin, eta euskal kantuena abuztuaren 11n eta 12an, 10:30etik 13:00etara, Lanetik Egina elkarteko Mattin Sorzabalbere-rekin. Bi ikastaroak Gaztelu Aretoan gertatuko dira (hiri-barnean).
Euskal dantzak ikastea gero taldean aritzeko, edo bestetan abesten diren kantu herrikoiak ezagutzea, hona zer proposatzen duten familiako publiko zabal bati (helduak eta haurrak, 8 urtetik goiti) irekitako ikastaro horiek, animatzaile aditu batzuen ardurapean. Badu orain 10 urte baino gehiago Hendaiako Herriko Etxeko Kultura eta Euskara zerbitzuek nahi dutenei proposatzen dietela euskal kultura eta ondarea beste molde batez ezagutzea: arituz! Bistan dena, helburua ez da jarduera sakonki praktikatzea, baina hurbiltzeko parada ematen du, eta honek agian jarraitzeko gogoa emanen die parte hartzaileei, lehen ezagutze horren ondotik. Beraz ez duda eta zuen haurrekin eman ezazue izena!
Toki kopurua mugatua denez, parte hartzaileei tokia ikastaroa hasi aitzin hartzea eskatzen zaie. Erreserbak eta ordainketa linean eginen dira, www.hendaye-culture.fr webgunearen bidez (“Billetterie” atalean).
KASU! Txartel bakarra hartu behar da pertsonaka eta ikastaroka. Txarteletan agertzen den data ikastaroaren hasierakoa bada ere, ikastaro osorako balio dute.
PREZIOAK
Prezio osoa: 20,50€ – Helduak eta 14 urtetik gorako gazteak – Tailerrera bakarrik datozen adingabekoek gurasoen baimen izenpetua behar dute.
Prezio murriztua: 10,50€ – 8-13 urteko haurrak
KASU! 8 eta 13 urte bitarteko haurrak tailerrean parte hartzen duen heldu batekin joan behar dira derrigorrez.