Euskal kultur ondarea praktikaren bidez ezagutu!

Urtero bezala, abuztuan, euskal kantu eta dantza ikastaroetan parte hartzea proposatzen zaizue, tokiko festak osoki gozatzeko. Aurten ere, ikastaro hauek mantentzea erabaki da, osasun arauak errespetatuz.

Euskal dantza ikastaroa abuztuaren 2tik 4ra iraganen da, 10:30etik 12:30era eta euskal kantuena abuztuaren 5ean eta 6an, 10:30etik 13:00etara. Aurtengo berrikuntza: ikastaroak Gaztelu Areto berrian gertatuko dira.

Euskal dantzak ikastea gero taldean aritzeko, edo bestetan abesten diren kantu herrikoiak ezagutzea, hona zer proposatzen duten familiako publiko zabal bati (helduak eta haurrak, 8 urtetik goiti) irekitako ikastaro horiek, animatzaile aditu batzuen ardurapean. Badu orain 10 urte baino gehiago Hendaiako Herriko Etxeko Kultura eta Euskara zerbitzuek nahi dutenei proposatzen dietela euskal kultura eta ondarea beste molde batez ezagutzea: arituz! Bistan dena, helburua ez da jarduera sakonki praktikatzea, baina hurbiltzeko parada ematen du, eta honek agian jarraitzeko gogoa emanen die parte hartzaileei, lehen ezagutze horren ondotik. Beraz ez duda eta zuen haurrekin eman ezazue izena!

COVID-19 dela eta, toki kopuru mugatua da aurten ere. Erreserbak eta ordainketa linean eginen dira, www.hendaye-culture.fr webgunearen bidez (“Billetterie” atalean). Parte hartzaileei eskatzen zaie tokia ikastaroa hasi aitzin hartzea.

PREZIOAK

Prezio osoa: 20,50€ – Helduak eta 14 urtetik gorako gazteak – Tailerrera bakarrik datozen adingabekoek gurasoen baimen izenpetua behar dute.

Prezio murriztua: 10,50€ – 8-13 urteko haurrak

KASU! 8 eta 13 urte bitarteko haurrak tailerrean parte hartzen duen heldu batekin joan behar dira derrigorrez.

Ikastaro horietan, osasun protokoloa errespetatua izanen da:

  • maskara jantzi eraikinean, ikastaro denboran izan ezik
  • hesi keinuak errespetatu
  • izen-ematea eta ordainketa ikastaroak hasi baino lehen
  • bakarrik izena eman eta parte hartzen dutenei utziko zaie gelara sartzen.

Navigation de l’article