«Euskal kostaldea, mugitzen den itsas hegia» erakusketa Hendaian

Euskal Hirigune Elkargoak «Euskal kostaldea, mugitzen den itsas hegia» erakusketa sortu du guztioi euskal itsas hegiaren eta haren erabileren bilakaera hobe ulertzen laguntzeko asmoz eta arriskuaren kultura partekatzera emateko, egokitu gaitezen, aitzina har dezagun eta euskal kostaldeko naturaguneak eta paisaiak babes ditzagun.

Une garrantzitsuenak

Irailaren 15etik urriaren 11 bitartean – Asporotsttipi  Erlaitzaren Etxean – Sartzea libre

  • Bisita gidatua:

Irailaren 26an, larunbatarekin, 10:30ean – Urririk – izena eman behar da

  • Lekuen bisita

Urriaren 7an, asteazkenarekin, 14:00etan – Urririk – izena eman behar da

Argibideak

 cpie-littoral-basque.eu – Telefonoa +33 (0)5 59 74 16 18

Bazenekien?

Euskal itsas hegia 40 kilometro luze da eta haietan 35 km 10 eta 70 metro arteko ezponda arrokatsuz osatuak dira. Badietako hondartzak eta itsasadarrak ere paisaiaren parte dira.

Kostaldean bizi dira euskal biztanleen % 40a, hau da, 140 000 biztanle. 1850etik goiti gero eta hiritartuagoa izateak ekarri du «kosta arriskuak” nozioa sortzea.

Navigation de l’article