Euskal Hirigune Elkargoak berriz ere nahi ukan du udazkeneko eta urte amaierako oporraldietarako urraspidera lotu eta Estatuak ematen duen kostuaren % 80aren (gehienez 400 €) osagarria eskaini.
Ikastea ingurune jostagarrian azkartzea
Gutxienik 5 egun dirauten egonaldi horiek labela duten oporlekuen antolatzaileek proposatzen dituzte eta jardun ludiko eta pedagogikoak eskainiko dituzte, haurrek gizarte lotura atxiki dezaten eta ikasketekin berriz ere lotu. Ikasketen azkartzea eta aisialdi jardunak elkartzen dituzte kulturaren, kirolaren eta garapen iraunkorraren inguruan.
Ahulenentzat diruztaturik baina orori zabalik diren egonaldiak
Euskal Elkargoaren laguntza hori lehentasunez krisiaren eraginpean gehien diren gazteentzat da: hiriko lehentasunezko auzoetako eta baserrialdeetako gazteak, familia isolatuetakoak, guraso bakarrekoetakoak edota egoera sozioekonomiko gaitzean direnetakoak, ezintasun bereziren bat duten haurrak, osasun krisiaren kudeaketarako ezinbestekoak diren langileen haurrak, Internet hornidura ukan ez eta urruneko irakaskuntzatik at geratu direnak. Familia kozienteak ez du 1600 € baino handiagoa izan behar.
Diruzko laguntza
- 500 € edo hortik beherako kopuruko egonaldietarako -> urririk familientzat;
- 600 € arteko egonaldietarako -> urririk familia xumeenentzat;
- 600 €tik gorako egonaldietarako -> gainerakoa familien kargu, zuzenbide arrunteko beste laguntzak hartzeko aukerarekin.
«Ikaste oporlekuak» orori zabalik dira: aipatu publikoen artean ez diren haurrek parte har dezakete haietan eta zuzenbide arrunteko laguntzak ukan ditzakete: FLK-CAF bonoak, opor-txekea, etab…
Udazkeneko oporraldian, mendialdea ezagut dezakete, adibidez, Eretan, edo zaldiketan saia Baretosen edota Landetako naturaren joritasunaren xerka abiatu. Egonaldien zerrenda eguneratua honako esteka honen bidez ikus liteke: coloniesapprenantes.gouv.fr
Argibideak eta izen ematea:
Gazteriaren eta Digitalaren Zerbitzua, Portu karrika 15: +33(0) 5 59 20 41 41
Hezkuntza eta Haurtzaroaren Zerbitzua
Euskal Hirigune Elkargoa: https://www.communaute-paysbasque.fr/a-la-une-2/actualites/actualite/loperation-colos-apprenantes-pays-basque-renouvelee