Euskal Herria Tokiko Misioak azkartzen du Hendaian duen kokagunea

Ostiral honetan, uztailaren 2an, Euskal Herria Tokiko Misioaren lehendakariak eta zuzendariak harrera bulego berria ireki dute autoportuan (Intzurako industrialdea) “Gazteen Bermeak” baliabiderako; bertan zen suprefeta, bozka eremuaren diputatua eta Hendaiako auzapeza, bai eta baliabide horretan diren gazteak eta haien aholkulariak.

Krisia hasi zenetik, tokiko misioek funtsezko zeregina dute zailtasun handiena duten gazteak lanpostua lortzeko bidean laguntzeko. Haien egitekoa erabakiorra da, batez ere «gazte 1, aterabide 1» plana lurralde orotara hedatzen.

Suspertze plan horren barnean, Estatuak bikoiztu du eskuragarri diren «Gazteen Berme» lekuen kopurua, zeinak 2020an 5000 izatetik 200 000ra emendatu baitira 2021ean. Euskal Herria Tokiko Misioak ia 300 gazte hartu zituen 2020an eta 2021ean 500 laguntzekotan zen.

Hedapen horren errazteko, «Gazteen Bermea» baliabide horretan sartzeko baldintzen eta tokiko misioetako aholkularien gauzatzeko bideen egokitzea eginen dela ere erran du.

Zer da Gazteen Bermea?

Lanpostua eta autonomia lortzen laguntzeko 12 hilabeteko kontratu bat da. Ez ikasten ez eta lanean edo formakuntzan ez diren 16 eta 25 urte arteko gazteentzat da, diru sartze gutxi edo batere ez badute eta beren etorkizuna eraikitzeko asmo betez badira.

Harremanetarako

Tokiko misioa 05 59 59 82 60

www.missionlocale-paysbasque.org

Hendaiako Herriko Etxearen Gazteria eta Numerikoa Zerbitzua partzuergoan aritzen da Tokiko Misioarekin, zenbait gazte, egoeraren arabera, erakunde horretara bideratuz, aterabide bat atzeman dezaten.

Navigation de l’article