EURI-UHOLDE ABISU LARANJA / UR HANDITZE ABISU GORRIA

abenduaren 10 ostiralean – 16:30

Bide guztiak dira berriz zirkulaziorako zabalik, baita Txingudi hiribidea eta Tuliparbolen eta Arrosondoen karrikak ere.

abenduaren 10 ostiralean – 14:00

DEPARTAMENdua ur handitze abisu gorripean eman da

Informazioak hemen: https://vigilance.meteofrance.fr/fr

abenduaren 10 ostiralean – 7:00

intzura auzoa zaintzapean eta intzurako eskola hetsirik

Krisi batzordea Bidasoaren begira izan da gau osoan. Alerta atalasak goizeko 6ak aldera  gainditu dira.

Auzoko biztanle, enpresa eta erakunde horiek, erne izan zaitezte eta informazioa bil ezazue. Larrialdietarako telefono bat duzue eskura: 05 59 56 59 41

abenduaren 9 osategunean

Izan diren euri handiengatik eta haize gogorrengatik, Hendaiako Herriko Etxeak bere Udal Babes Plana eman du indarrean. Zaintza batzordeak honako erabaki hauek hartu berri ditu orain bertatik eta bestela agindu arte indarrean izan daitezen:

  • Txingudi badia zirkulaziorako hetsirik da Tuliparbolen karrikatik Arrosondoen karrika arteko zatian. Desbideraketak antolatu dira, besteak beste, Leclerc hiribidetik.
  • Parke eta lorategiak (Olazo, Irandatz eta Lizardi) publikoari hetsirik dira

Hendaia eta Urruña artean hetsialdiak egin litezke, han-hemenka, heldu den gau honetan.

Zaintza batzordea Bidasoaren mailari begira da beti.

Météo France zerbitzuaren arabera, «eurite handixko hau gutxienik abenduaren 10 ostiralaren eguerdi arte luzatzekoa da. Euri jasa handiak izan litezke une zenbaitetan. Eurite horrek ibaien goratzeak ekar lezake laster batean, ibaiak gainka egiteraino denbora honetan guztian. Euri handiak badira, gainezka egiteko mailara hel litezke ibaiak eta kalteak ekar litzazkete».

Honako segurtasun agindu hauek bete itzazue:

  • Irratiz eta sare sozialen bidez informa zaitezte (Herria eta Prefektura)
  • Eguraldiaren nondik norakoaren berri eta ur handitzeen aurreikuspenen berri har ezazue hemen: www.meteo.fr

Navigation de l’article