Eukaliptu karrikaren hiri berrantolaketa

Udalak bere egitekoan dirau bestelako mugikortasun eta bidaiatze moldeen alde, Hondarraitz auzo osoan 30 zona ezarri denaz geroztik.

Eukaliptu karrika Mimosa etorbidearen eta badiaren hiribidearen arteko zatian berrantolatze lanen bigarren aldia otsailaren 14, astelehenean hasiko da.

Lanak Eurovia enpresak eginen ditu eta 7 astez luzatuko dira, hau da, apirilaren hastapen arte. Karrika hetsiko denez, desbideraketak ezarriko dira eta zuen eguneroko bidaietan eraginen du. Auzokoentzako bidea, halere, mantenduko da.

Mugikortasun partekatu eta iraunkorreko ekintza honek eroso egin nahi dizkizue zuen lekualdaketak eta partekaturiko leku publikoak, hala oinez, nola txirrindaz edota autoan zabiltzatelarik. Azken finean, karrika seguruagoa nahi da egin, zirkulazioa baketsuagoa eta zarata gutxiago izan dadila, bizi ingurune lasaiagoa ukan dezazuen.

ZER IZANEN DIRA ANTOLAKETA HORIEK?

  • Bidea zona partekatua bilakatzea (gehienezko abiadura 20km/h, oinezkoen lehentasuna) Eukaliptu karrikaren eta Magnolia etorbidearen gurutzatze gunean
  • Espaloiak berritzea
  • Txirrinda bidea egitea
  • Berdeguneak antolatu eta zuhaitzak landatzea garatzeko aukera ere emanez

 

 

 

Navigation de l’article