Eguraldi onarekin, itsas hegiko etxolak aire zabaleko atsedenleku bihurtzen dira eta
bisitariei hondartzara begira jateko aukera eskaintzen diete.
Garai ona dugu orain Herriak jabari publikoa erabil dezaten baimena eman dien laster
janeko 5 etxolen aurkezteko.
Hondartzaren luzera osoan kokaturik dira eta erraz ikusiko dituzue: Hirukiak, Taloak
Txirla, Le spot du caz eta Haitza deitu etxolek gosari baterako, bazkari baterako edota
eguzki sartze bat aperitifa hartzeaz bat ikusteko aukera eskainiko dizkizuete.
- Hirukiak eta Taloak deiturikoak urte osoan zehar dira zabalik, eguraldiaren
arabera. - Txirla, Le spot du caz eta Haitza izenekoak apiriletik urrira bitartean dira zabalik,
eguraldiaren arabera.
«Itsasora begira» diren laster janeko etxola horiek janleku baino askoz gehiago dira;
hondartza ertzaren giro atseginaren eta ekonomia bizitasunaren adierazle dira ere.
Aurten, Marianne eta Charles hartuko ditugu; indarrez eta ideia berriez beteriko bi gazte
hendaiar dira, Dunba Harrien sokorrigunearen ondoan dagoen Haitza etxolaren
gidaritzan hasiko direnak. Hain inplikaturik dira ezen itsas hegian den jatekoaren
eskaintza biziberrituko baitute segur.