Goiz honetan, Kotte Ecenarro auzapezak, Chantal Kehrig hirigintzaren ardura duen lehen auzapezordeak eta Jean-Michel Arruabarrena kirolaren ardura duen auzapezordeak prentsari aurkeztu diote etorkizun dugun udal hornikuntza horren proiektua.
Proiektu hori 4000 m2 zabal den leku batean da kokatua eta Herriak eskatu jokagaiei erantzuten die, hala bizi lekuen erabilera eta funtzionaltasunei dagokienean, nola hirian kokatzeari dagokionean, Ingurumen Kalitate Handiko emaitzei dagokienean, mugigarritasun iraunkorrari dagokionean edota ahalmen urritasuna kontuan hartzeari dagokionean ere.
Egungo igerilekuaren leku berean eraikitzea «hautatua izan da eta ez ezinbestean erabakia» azaldu du Kotte Ecenarrok; atera den proiektua ona da, jakinik hornikuntza hori hirian kokatzeari loturik ziren trabak, udal parke batez eta bizitegietaz inguratua baita eta ikastetxeetatik hurbil. Gauzatze horren kostua 10 milioi euro ZB ingurukoa izanen da, gastu guztiak barne hartuz, eta horren egiteko, Herriak ATELIER PO & PO, GRUET Ingénierie, SA SCOP ETAMINE, GENERAL ACOUSTICS taldea hautatu du hiri barnean kokatu obra horren asmatzen laguntzeko.
Zein aterabide erabiltzaileentzat lanak egin bitartean?
Lanek dirauten bitartean aterabideak eskaintzeko, eztabaidetan gara orain, alde batetik Irunekin, eskola haurrentzat (lekuz aldatze hori hezkuntza ministerioaren agindu eta prozedurak betez egin beharko da) eta Hondarribiarekin, beste aldetik, kirol klubentzat.
Proiektuari buruz gehiago jakiteko.
Bilkura publiko bat eginen da martxoaren lehenean, asteazkenarekin, 18:00etan, Gaztelu aretoan, proiektuaz mintzatzeko.