Estereotipoak bankuan geratzen dira

Hendaiako Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordea kirol alorrean gertatzen diren bereizkerien aurkako borrokan engaiatzen da eta bi hitzordu proposatzen ditu Emakumeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunaren harira.

Aurten, kirolean ematen diren estereotipoen gaia hautatu da. Gizarte jardun orotan bezala, kirol jardunetan ere sexuzko markak erabiltzen dira. «Jadanik bide zenbait ibili izanagatik ere, kolektiboki ahalegintzea da aterabide onena kirolean dabiltzan genero estereotipoen arazoari buru egiteko» diote Leonor Labeau, bereizkerien aurkako borrokarako hautesi arduradunak eta Jean-Michel Arruabarrena, Kirolaren ardura duen auzapezordeak.

EGITARAUA

MARTXOAREN 4 LARUNBATEAN, 17:00ETAN ANTTON ABADIA ENTZUNARETOAN

Zinema-eztabaida. Honako dokumental honen proiekzioa: «Toutes musclées» eta horren ondoren eztabaida.

«Emakumezkoentzat, luzaz kirola debekaturik izan zaielarik edo baldintza oso murritzak ezartzen zitzaizkielarik, konkista nabarmena da hori, gizonezkoek arreta handiz beretzat atxiki nahi zuten munduari borroka gogor baten ondorioz lortu dutena. Baina abdominal-ipurmasaileko gihar ariketetan sutsuki ari diren emazteen oldeek eta emakumezkoen goi mailako kirolean diren muga kontaezinek argi itsusi batez argitzen dute errealitate korapilatsu hori.» -Arte.tv-

Solasen laguntzeko gaiaren tokiko hainbat aditu bildu ditu Leonor Labeau-k, besteak beste, goi mailako bi kirolari.

  • Danièle Irazu, errugbilari eta Munduko Kopako 3. 2002an eta 2006an
  • Maritxu Housset-Chapelet, pilotari eta munduko txapelduna
  • Florian Mercader, Biarritz Olympique Rugby emakumezkoen errugbi taldearen entrenatzaile ohia
  • Christian Bibal, kirol kazetaria
  • Emilie Pélissier-Séverac 64 Departamenduaren Emakumezkoen Eskubideen eta Aukera Berdintasunaren arduraduna

Nicole ABAR futbolaria bideokonferentziaz lot liteke, baina oraindik ez da seguru.

Eztabaidaren ondoren, mahai-futbol misto barneratzaileko partida bat eginen dute Bask’elles direlakoek. Generoz markatu gabeko mahai futbol hori lehen mailako bost eskoletara joanen da gero, eskolaldi inguruko harreretan aurkeztua izateko.

MARTXOAREN 8 ASTEAZKENEAN, 20:30ETAN, VARIETES ZINEMAGELAN

«La permission» dokumentalaren proiekzioa

Egiazko gertakizun batetan oinarritua.

«Afrooz areto futboleko emakumezkoen talde baten kapitaina da Iranen. Ahalegin handiak egiten 11 urte pasa ondoren, ametsa egi bihurtu zaio: Iran Asiako Nazioen Koparen finalean da.

Baina Malaysiara joatera doan unean jakin du senarrak ez diola lurraldetik jalgitzen uzten. Iranen, emazte batek senarraren baimena behar du bidaiatzeko.

Afrooz senarra konbentzitu beharrean da, nola edo hala, joaten utz dezan… «

-Allociné-

Jokoen Lurraldea 2024 labelaren harira, herria inoiz baino lotuago da eragiketa horretara. Paris 2024arekin partekatu nahi du, horrela, kirolak bizitzak aldatzen dituenaren uste osoa. Kirola, sortarazten dituen zirraren bidez, elkartzaile eta kohesionatzailea baita. Kirola, bideratzen dituen baloreengatik, hezitzaile, barneratzaile eta generoen arteko berdintasunaren sustatzailea baita.

Navigation de l’article