Eskola jantokia: apairuen kalitatea lehenetsia  

Herriaren eskola jantokiaren merkatua otsail erdialdean berritu genuen eta Herriak garrantzitsu zaizkion zenbait engaiamendu baieztatzeko aukera hartu du hor: menuen kalitatea, ingurumenaren zaintza eta tokiko ekoizleen sostengua, alegia.   

Herriak Baionako Bertakoa enpresa hautatu du, «tokiko elikadura iraunkorra ematean oinarritu banabide laburreko jantoki zerbitzua» eskaintzen baitu.   

HAUTATU DIREN IRIZPIDEAK  

Menuak produktu freskoekin osatu behar dira. Hala da haragien % 95ean, barazkien % 70ean eta fruituen % 72an. Sasoiko produktuak, banabide laburretan banatuak eta Euskal Herriko hornitzaileenak lehenesten dira. Azken puntu horri dagokionean,  46 hornitzailetatik 30 tokikoak dira.  

Erosketen erdia baino gehiago EGALIM legearen araberakoak dira. Bio edo ekolabela duten produktuak sartzen dira menuetan. Adibide baterako, esnekien % 90 eta pasten %  80 hala dira.   

Produktu freskoen, labeldunen eta banabide laburrez banaturikoen zatiaren handitze hori genuen eskari nagusietako bat. Nicole Butori Heziketaren ardura duen auzapezordeak dioen bezala, «Udal egituretan haurrei ematen zaizkien apairuak Herriaren heziketa politikaren barne dira eta arreta bereziki handia ezartzen dugu elikatze onean. Herriak zaindu behar ditu elikadura oreka eta menuen aniztasuna. Menu horiek dietalari batek prestatzen ditu».   

Bestalde, astean apairu begetariano bat proposatzen da, Egalim legeak hala agintzen baitu.  

aurrekontua handitzen ari  

Urtean 160 000tik gora apairu zerbitzatzen zaizkie (eguneko 1000 bat apairu batezbeste) Herriak dituen aisialdi harreretako eta eskoletako jantokietara joaten diren 1117 haurrei (kopuru guztien % 92).

Merkatu horren berritzerako funtsezko irizpideak, alegia apairuen kalitateak,  urteko zerbitzuaren kostuan eragin du: 737 000 €, hau da, lehengo merkatua baino 58 000 € gehiago. Herriak bere egin du hautu hori.  

10,30 EURO APAIRUA…  

…Hori zen apairu baten batezbesteko kostua, 2021ean, egun eta haur bakoitzeko. Prezio horretan, apairuaz gain, udal langile kargak (apairuen zerbitzua eta haurren zaintza) eta garbitze gastuak sartzen dira ere. Herriak, tarifetarako daraman politikaren harira, tarifa erakargarri bat hautatu du, gehienezko tarifa 5 eurotakoa baita, hau da, Herriak % 50 hartzen du bere gain, gastu horretan FLKren diruztapen batez lagundurik delarik.  

Elikagaien gehiegizko xahutzearen aurkako borroka 
Bada zenbait urte herria ari dela jan ez diren apairuak tokiko zenbait karitate elkarteri ematen.  

Navigation de l’article