Osasunaren alorrean artamenduak izateko aukeran berdintasuna bermatzeko duen zerbitzu publikoko egitekoan, Euskal Kostaldearen Ospitaleak erreumatologia kontsultak irekiko ditu Hendaian azaroaren 30ean.
Jarraipenerako eta ahalmen berreskurapenerako artamenduen Concha Berri erizaintzako osasun zentroan eskainiko dira kontsulta horiek.
Concha Berri zentroaren behereko etxean dagoen erizaintza artamenduetarako kabinetea erabiliko da hasiera batean, ondoko eraikin bateko lanak egin bitartean; horiei esker, 2021ean zehar, kontsulta espezialduak eta zentro mediko-psikologikoa eskainiko dira.
Kontsultak Euskal Kostaldearen Ospitaleko Agnès Monnier-Dutheil mediku erreumatologoak eskainiko ditu, astean egun batez.
Horrela gainditu nahi da geografia alde honetan dugun mediku erreumatologoen eskasia eta sektoreko mediku orokorrei iritzi osagarri espezialdua eskaini.
Molde baliagarriak
Kontsultak: Agnès Monnier-Dutheil Euskal Kostaldearen Ospitaleko mediku erreumatologoak emanen ditu
Lekua: Jarraipenerako eta ahalmen berreskurapenerako artamenduen Concha Berri zentroa – Hapetenea karrika15 bis, 64700 Hendaia
Aldizkakotasuna: Astean egun batez, astelehen goizez, 8:30etik 11:45era, eta arratsaldez, 13:00etatik 16:15era
Hitzordua hartzeko: Euskal Kostaldearen Ospitale Gunea – Erreumatologiako idazkaritza. Tel.: +33 (0)5 59 44 37 74