Errepublika plazaren antolaketa: sareen kontzesionarioak tokia prestatzen ari dira
Asteazkenetako merkatua bere lekura itzuliko da abenduaren 27 arte.
Plazan aparkatzea arautua
Pour réguler le stationnement et répondre à la demande tant des commerçants que des usagers, la Ville a instauré 8 places “arrêt Minute”, 2 places PMR et 2 places “Livraison” sur la Place de la République. Le stationnement sur les arrêts minutes est autorisé pour une durée de 20 minutes.
Aparkatzea arautzeko eta erabiltzaile eta merkatarien eskaerei erantzuteko, Udalak 8 “geldialdi labur” aparkaleku, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako beste 2 eta banaketetarako beste 2 ezarri ditu. Geldialdi laburreko aparkalekuetan 20 minutuz aparkatzen ahalko da.
Plazako 3 zuhaitz lurrez aldatuak
Abenduaren 12an, hiru lagerstroemia landatuko dira Kaneta bistalekuan egiteko den antolaketan eta atxiki diren bi tamarindo eta likidanbarrarekin batera kokatuko dira.
Lanak
Azaroaren 13tik 26rako astea
Azaroaren 6tik 12rako astea
Urriaren 23tik 27rako astea
Urriaren 23tik landa, aparkatzea debekatua izanen da Herriko Etxearen aitzinean, Errepublika plazan eta Elizako karrikan. Zirkulazioa oraindik debekatua da Errepublika plaza osoan eta mantendua da Elizako karrikan. Saltegietara, terrazetara eta etxebizitzetara oinez joateko bidea mantendua da (ikus behereko eskema).
Urriaren 16tik 20rako astea
Urriaren 16tik landa, aparkatzea debekatua da oraindik Herriko Etxearen aitzinean eta Errepublika plazan. Zirkulazioa ere debekatua da Errepublika plazan. Saltegietara, terrazetara eta etxebizitzetara oinez joateko bidea mantendua da (ikus behereko eskema).
Urriaren 2tik aitzina, obrak prestatzeko, Herriko Etxearen aitzineko aparkalekua kendua izanen da (ikus behereko eskema). Zirkulazioan ez da eraginik izanen.
Aste honen bukaeran eta urriaren 13a arte, Herriko Etxearen aitzinean eta Errepublika plazan aparkatzea eta ibiltzea debekatua izanen da. Saltegietara, terrazetara eta etxebizitzetara oinez joateko bidea mantendua da (ikus behereko eskema).
Orduan, obren denboran, zuen saltegiak irekirik egonen dira. Urriaren 4ko merkatua Errepublika Plazan izanen da. Ondotik, Gaztelun jarriko da urriaren 10etik azaroaren 22ra (azken hau barne).
Kontzesionarioen esku hartzeak leku batetik bestera mugituko dira plazan. Astero, aparkatzeko eta ibiltzeko baldintzei buruzko berriak jakinaraziko dizkizuegu.