Errepublika plaza edertze bidean

Urte hastapen honetan Herriak plazaren berrantolatze lanekin dirau.

Proiektu horrek zerbitzuak bilduko dituen eta dauden instalazioen (saltegiak, merkatuak, ospakizunak) erabilera ahal beste erraztuko duen hiri eta paisaia lekua sortu nahi du orori zabalik izanen diren promenatzeko leku segurtatu eta atsegin berriak eskaintzeaz bat.

Errepublika plazaren antolaketa lanen faseak

Lanak: estaldura altxatzea, sareak eta estaldura berria ematea, mailak kokatzea ..

Abian dira Herriko Etxearen lanak

Herriko Etxea berriztatzeko lanei ekin zaie orain dela zenbait egun, eliza karrikan aldi baterako larrialdi eskalera bat kokatuz

Martxoaren 7 ostegun eta 8 ostiralean: egungo larrialdi eskalera desmuntatu eta berria emanen da zerbitzuan.

Martxoaren 11 astelehenetik apirilaren 5 ostiral bitartean, herriko etxearen hegoaldeko hormari amiantoa kenduko zaio. Lanak segurtaturik eginen dira eta amiantodun hondakinak horretarako edukiontzietan sartuko dituzte hetsia den eremu batean. Hormaren aldean ezinen da oinez pasa. Eraikinaren itzulia egin beharko da askatasunaren karrika hartuz herriko etxera sartzeko.

Saltegien sostengatzeko ekintzak bozkatu dira

Hendaiako Herriak, Errepublika plazaren antolaketen obralaria den bezainbatean eta 2025 arte iraunen duten lanek ekarriko dituzten kalteetaz oharturik, plantan eman ditu Errepublika plazan, Askatasun karrikan eta Portu karrikan eginen diren lanen ondorioz kalteturik direla froga dezaketen merkatari eta eskulangileen sostengatzeko ekintzak.

JPEZ-ODP eta KPTZ-TLPE zergen dispentsak

Herri kontseilukideek Kanpo Publizitatearen gaineko Tokiko Zergaren (KPTZ-TLPE) eta Jabari Publikoaren Erabiltzeko Zergaren (JPEZ-ODP) dispentsa bozkatu zuten urriaren 25ean urritik goiti has dadin. Dispentsa hori Portu, Askatasun eta Eliza karriketara heda liteke, lanen aitzinatzearekin batera.

Onez onean kalteordainak emateari buruzko batzordea sortzea

Urriaren Herri Kontseilu berean bozkatu zen kalteordainei buruzko batzorde bat sortzea, lanek kalteturiko merkatari eta eskulangileen kalteordain eskariak azter ditzan. Batzordearen independentzia bermatzeko asmoz, Paueko Administrazio auzitegiburuaren lehendakaritzapean kokatu dute batzordea. Deliberatze eta aholkatzeko ahotsa duten10 kidek dute osatzen.

Merkatariak lagundu nahiz, Herria eta Hendaia Merkataritza elkarlanean ari dira proiektu horretan interfazea ahal beste balia eta errazteko.

Ezagutu beharrekoak

Asteazkenetako merkatua

Otsailaren lehenetik uztail hastapen bitartean merkatua Gaztelu Zahar frontoian kokatuko da.

Asteazkenetako merkatua

Otsailaren lehenetik uztail hastapen bitartean merkatua Gaztelu Zahar frontoian kokatuko da.

Aparkatzea

Herriak 30’ urririk eskaintzen ditu Indigo aparkalekuan. Horretarako txartela eska ezazu zure saltegian ordaintzerakoan.

Herri Barneko aparkatzea urririk da beti eguerdi eta 14:00 orenen artean eta igande eta besta egunetan, eta ordainpekoa egunaren gainerakoan 19:00ak arte.

Ordu-markagailu hurbilena Askatasun karrikaren behere aldean dago. (Aparkatzea urririk dute mugigarritasun murriztua dutenek). Aparkatzea arautu eta merkatarien eta erabiltzaileen eskariei erantzun nahiz, Herriak 8 «liparño geldialdi» leku eman ditu urririk, mugigarritasun murriztudunentzako 2 leku eta 2 «Banaketa» leku Errepublika plazan. Liparño geldialdietako lekuetan 20 minutuz egon liteke

Zirkulazioa

Eliza karrika, Portu karrika eta Askatasun karrika zirkulaziora zabalik dira. Nolanahi den ere, adi izan, egun bat edo bestean aldi labur baterako hetsirik gerta baitaitezke lanetarako.

Saltegietarako sarbideak eta oinezkoen zirkulazioa beti zabalik izanen dira lanek iraun bitartean. Lanek iraun bitartean ere sostenga itzazu zeure merkatariak, ohi duzun bezala haiengana joz eta eguneroko erosketak haienean eginez.

Navigation de l’article