Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxa eta Familia Laguntza Kutxa harleku berean bildurik

Irailaren 22ko astearte honetatik goiti, Familia Laguntza Kutxa Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxa ere dagoen Herriaren lokaletan kokatu da, Elorri xuri karrikaren 10ean. Bi kutxa horiek koordinaturik ematen duten harrera hori hexagonoan irekitzen den bigarrena da Gard departamentuko Beaucaire hiriarenaren ondoren.

Gizarte asurantzako bi erakunde horiek elkarlana azkartu eta erabiltzaileei kalitatezko zerbitzu hurbila eskaintzen diete, administrazio urraspideak errazago egin ditzaten. Biak batera izanen dira astearte eta ostegunetan.

BI ERAKUNDEEN HARRERA MOLDEAK

​ERITASUN ASURANTZAKO LEHEN MAILAKO KUTXA (EALK-CPAM)

EALK-CPAM aholkulari batek hartuko zaituzte astelehen, astearte eta ostegunetan:
– 8:30etik 12:30era, aitzinetik hitzordua hartuz edo gabe
– 13:30etik 16:30era, aitzinetik hitzordua hartuz gero soilik
Hitzordua hartzeko, zure ameli kontura konekta zaitez edo 36 46 dei ezazu (zerbitzua urririk + deiaren prezioa) 8:30etik 17:30era.
Kontuan har urraspide anitz hara joan gabe egin dezakezula Eritasun Asurantzaren 
www.ameli.fr webgunean, zure ameli kontuaren bidez.

​FAMILIA LAGUNTZA KUTXA

FLK-CAF aholkulari batek hartuko zaitu, aitzinetik hitzordua hartuz gero, astearte eta ostegunetan, 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 16:30era.
Hitzordua hartzeko bi bide dituzu:
1. Internet bidez, 
Caf.fr webguneko > Ma Caf : 64000 / « Contacter ma Caf / Demander rendez-vous » atalean.
2. Telefono bidez, 0 810 25 64 10 zenbakian, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 16:30era (Zerbitzua 0,06€/min + deiaren prezioa)
Kontuan har urraspide anitz hara joan gabe egin dezakezula honako webgune honetan: 
caf.fr

ERRANAK

«Bete-betean bozkariatzen nau elkarlaneko harrera horrek, Pirinio Atlantikoetan lehenengoa. Kontseilua eta ni neu biziki atxikiak gara asurantzadunei hurbileko zerbitzua jasotzeko aukera emateari». Manuel Tena, Baionako EALK-CPAMaren administrazio kontseiluburua.

«Ekimen hori gure bi erakundeen arteko elkarlanaren emaitza dugu eta lurraldea saretzeko elkarrekin daramagun estrategiaren parte da. Leku hori gure asurantzadunen onerako laborategia bilakatu nahi dugu» Natacha Sanchez, Baionako EALK-CPAMaren zuzendariordea.

«Gure administrazio kontseiluak garrantzi handia ematen dio erabiltzaileen ahal bezain hurbil izanen den lurraldeko zerbitzu hori helgarri izateari, erabiltzaileak administrazio urraspideetan lagunduak izan daitezen. Zubi horiek azkarrak dira eta familientzat lagungarri». Pascal Leblond, Pirinio Atlantikoetako FLK-CAFaren administrazio kontseiluburua.

«Hau bai lankidetza froga ederra bildurik garen honako leku hau! Azkartze honen helburua erabiltzailearen zerbitzuko koordinazioa antolatzea dugu. Abentura eder baten abiapuntua dugu hau». Jérôme Roteta, Pirinio Atlantikoetako FLK-CAFaren zuzendaria.

«Hendaiako Herriko Etxeak garrantzi handia ematen dio Estatuaren zerbitzu publikoak herrian izateari. Pozik hartzen du urraspide berritzaile, elkarlaneko eta administratuengandik hurbil den hau. Erakunde bi horiek behin-behineko ditugu lehen postalekua izan zen lokal hauetan bildurik, 2021eko hondarra arte, hain zuzen ere. Gero, Herriko Etxearen ondoan kokatuko ditugu behin betiko,lehen Diruzaintza publikoaren bulegoak izan ziren lokaletan. Herriak 350 000 € ZG inbestituko ditu bi zerbitzu horiek hartzeko proiektu honetan». Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapeza.

Navigation de l’article