Enpleguaren Foroa: enpresentzako deia

Informacion en castellano (leiho berria)

Enpleguaren foroa 2019ko apirilaren 4ko goizean eginen da 9etatik 13:30era bitartean, Hendaiako D. Ugarte frontoian.

Hendaiako eta Hegoaldeko enpresak: jendea kontratatu nahi zenukete?

Mugazgaindiko foro hau Txingudiko enplegu arroko (Hendaia, Urruña, Biriatu, Pirinio Atlantikoa, Irun, Hondarribia, Gipuzkoa) eta Hegoaldeko industria, eskulangintza edo sektore mediko-sozialeko enpresa orori da zabalik.

Industria, eskulangintza edo sektore mediko-sozialeko enpresaburua zara eta langileak kontratatu nahi zenituzke?

npleguaren 2. Foroan izan zaitezke; bertan, harremanetan jartzen dira lan bila dabiltzanak edo lanaz aldatu nahi duten pertsonak kontratatu nahi duten enpresekin.

Enpleguaren Foroan izena emateko:

Izena linean ematea: Lineako inprimakia bete ezazu

Antolatzaileak eta Argibideak

2019ko enpleguaren foroa Hendaiako Laguntza Zentroak antolatzen du –haien artean, EPTA eta SOKOA enpresek, Pôle emploi eta Lanbide lan bulegoekin, Akitania Berriko eksualdearekin eta beste hamabost bat partaiderekin elkarlanean.

Argibideak

Hélène BROCQUET
Hendaiako Herriko Etxearen Ekonomia Garapenaren Arduraduna

2019ko aldian parte hartzen dute

Ikus ezazu izena emaniko enpresen zerrenda 2019 – frantsesez (leiho berria) (pdf - 40,20 KB - nouvelle fenêtre)ko martxoaren 11n

Hendaiako 2018ko enpleguaren foroa zenbait iruditan…

Berrogei bat enpresa eta ia 1200 bisitari

Navigation de l’article