“Ene erdiespena” eragiketa

Akitania Berriko Eskualdeak eta bigarren aukeraren eskolak (E2C 64) eramanik, «Ene erdiespena» deiturikoa Ipar Euskal Herri osoan dagoen baliabide berri bat da Estatuaren «gazte bat, aterabide bat» planaren barnean.

Beren ibilbidea utzi eta berriz nola ekin ez dakiten 16tik 29 urte arteko gazteei aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen die, urririk eta bakoitzaren izarira, haien lanbide proiektua lantzeko eta, batez ere, proiektu hori iraunkor egiteko bide onena lantzeko.

ENGAIA ZAITEZ! ERDIESPENAREN BIDERATZAILE IZAN ZAITEZ!

Zure ingurune pertsonal edota lanekoan mintza zaitez gazteek beren etorkizuna eraikitzeko dituzten zailtasunei buruz. Jakitera emaiezu badela bilana urririk egitea ez lanik ez eta formakuntzarik ere ez duten 30 urtez pekoentzat. Beren urraspideetan lagunduak izan litezke, nahi dutena hobe ikus lezakete, bai eta duten proiektua gauzatzeko lurraldean diren baliabideak eskatu ere.

Ekintza horri buruz gehiago jakiteko, zure hurbilekoren bat molde eraginkorrean orientatzeko:

Hona dei ezazu: Marlène, 07.80.18.13.37 edota gure webgunera jo ezazu: ma-reussite.fr

Navigation de l’article