Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren inguruan

Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordearen barnean (Emazteei eta Senitartean egin Indarkerien Aurkako Ekintza, Prebentzio eta Borroka), Hendaiako Hiriak hainbat ekintza proposatzen ditu bai martxoaren 8an eta baita martxoaren 8ko aste osoan zehar ere.

EGITARAUA

MARTXOAK 6, ASTEAZKENA

  • 20:30tan: Filma: «Levante» (JB) – «Variétés» zinemagelan.

MARTXOAK 8, OSTIRALA

  • 19:00tan : Mintzaldia gizonezkoen kontrazepzioari buruz. Mintzatzailea: Altea Giacometti doktorea – Gaztelu Aretoa.
  • 20:30tan : Maialen Errotabehereren kantaldia «Animus Anima» Gaztelu Aretoa.

ASTE OSOAN ZEHAR

  • Indarkerineurgailu ogi zakuen banaketa okindegietan. Hendaiako Herriak proposaturik.
  • Indarkerineurgailu zakuen banaketa botiketan. Lurraldeko Osasun Kidego Profesionalak (LOKP-CPTS) proposaturik.

BAGERA NOUS SOMMES, LE JUDO CLUB HENDAYAIS, HIRIGUNE ELKARGOAK ETA HENDAYE TOURISME-K PROPOSATU BESTE ZENBAIT EKINTZA

  • Martxoaren 5etik 26ra, argazki erakusketa «Autoportretak» Camille Perrottet – Mediatekan.
  • Martxoaren 6an – 18:00etan, «Emazteen Etxea: lurraldeak igurikatzen dituenak» galdeketaren aurkezpena, EHEn.
  • Martxoaren 8an – 14:45etan : Abbadia Behatoki Gazteluan Virginie d’Abbadie ezagutzeko 45 minutuko bisita.
  • Martxoaren 8an – 16:45etan, Ibilketa Gaztelu Zahar frontoitik abiatuko da. Helmuga Irungo San Juan plaza.
  • Martxoaren 8an, 21:00etan, Pintxo pote eta dantza ikuskizuna: «Be a T» Joana Millet – Borderline Fabrika.
  • Martxoaren 9an, 17:00etatik 02:00etara, Emakumezkoen Eskubideen Nazioarteko Eguna sostengatzeko karitatezko europar apairua Elvis MIX LA MAQUINA DJrekin – Gaztelu Aretoan.
  • Martxoaren 10ean – 16:30ean, autobabeseko saioa urririk – Udal Dojoan.

Navigation de l’article