“Emakumezkoei egin indarkerien aurkako nazioarteko eguna hainbat arrazoirengatik da funtsezkoa. Indarkeria sexista horiek giza eskubideen urratze nabarmena dira eta emakumezkoen aurkako bereizkeria sistemikoek, hala legeetan nola egunerokoan, elikatzen dituzte. Horren harira, Hendaiako Herriak eta SDPTK-CLSPD kontseiluaren partzuerrek hainbat hitzordu proposatzen dituzte 2024ko azaroaren 20 eta 27 artean, herritarrak emazteek eta neskatoek jasaten dituzten indarkeria fisiko, sexuzko eta psikologikoetaz ohartarazteko. Egun horiek hor ditugu bete beharreko lanaren handiaz ohartarazteko, baina indarkeriarik gabeko etorkizun baterako itxaropen tarte bat dira ere. Eztabaidak, formakuntzak, ikuskizunak, ohartarazte kanpainak eta bestelako jarduerak izanen dira eta horietako bakoitzak ororentzako mundu seguruago eta zuzenagoa eraikitzen laguntzen du.”
UDALAK ANTOLATU EKINTZAK
AZAROAREN 19tik 26ra
Mediatekan: Gaiari lotu dokumentuak izanen dira eskuragarri.
AZAROAREN 24 eta 25ean
Variétés zinegelan – 18:30ean – Zine-eztabaida “Anora”, Marie Dupuis bikote eta familientzako aholkulariak animaturik.
AZAROAREN 22tik ABENDUAREN 17ra
Bortizkerien prebentzioaren inguruko formakuntzak herriko ikastetxeetan (lehen mailako 4. eta 5. urteko ikasleentzat), Emazte eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroaren (CIDFF) eskutik.
AZAROAREN 23tik 26ra
“Ogi boltsak” operazioa zuen okindegietan.
“Indarkeria-neurgailu” totem berriak herriko leku publikoetan kokatuko ditugu (Herriko Etxearen harlekuan, zineman, mediatekan, Mendi Zolan kulturgunean, Gaztelu Aretoan, Gazteria eta Numerikoa sailean, Denentzat gizarte zentroan, turismo bulegoan, Irandatz eta San Bixente kolegioetan …)
BESTE EKINTZAK
AZAROAREN 17an
Judoaren eta autobabesaren lehen ezagutza urririk, Hendaiako judo klubak gidaturik
AZAROAREN 20an – AZAROAREN 10, 15 eta 21ean – 14:30
Eskola ikasleentzako ikuskizuna “Confession d’une femme hachée”, Nanoua konpainiarena, Bagera-nous sommes elkartearekin eta Borderline Fabrikarekin
AZAROAREN 25ean
16:45: Bagera-nous sommes elkarteak elkarretaratze bat antolatu du Hendaiako geltokiaren aitzinaldean.
AZAROAREN 30ean – 18:00
“Je danse avec moi-même” ikuskizuna, Joana Millet-ena, Bagera-nous sommes elkarteak antolaturik, Denentzat Gizarte Zentroan
2025erako PROIEKTUAK
Martxoan, feminismoari buruzko erakusketa bat izanen da mediatekan
Martxoaren 19an, senitarte barneko indarkeriei buruz ohartarazteko arrats saio bat osasunaren profesionalentzat (mediku, kinesiterapeuta, emagin, erizain…) antolatuko du SDPTK-CLSPD delakoak, CPTS eta UVIE delakoekin elkarlanean.
2025ean zehar, Angela baliabidearen bosgarren formakuntza oldea; Emakumezkoen eskubideen eta berdintasunaren aldeko Departamendu Ordezkaritzak diruztatuko du.
Gogora dezagun emakumezkoei egin indarkerien aurkako borroka eta prebentzioa urte osoan zehar lantzen dugun gaia dela Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluaren (SDPTK-CLSPD) jardunetan.