Herri Kontseiluaren hautetsiek bat egiten dute urtero azaroaren 25ean egiten den emakumeei egin indarkerien aurkako nazioarteko egunarekin. “Elkarrekin borroka gaitezen sexu indarkerien aurka eta indarkeria sexisten aurka”. Zenbaki bat behar da gogoan atxiki: 3919. Urririk eta anonimo da telefono zenbaki hori eta, koronabirusaren epidemiak dakarkigun egoera bereziarengatik, bestela agindu arte, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 19:00etara dei daiteke hara.