ELTXO TIGREAREN AURKA, URA MOZTU!

Ziztadaz beterik zara? Belarriak burrunbaz beterik dituzu ? Ez urrunago xerka, eltxo tigrea duzu horren erruduna !

Hona zein keinu behar dituzun egin berriz lasai izateko: ur geldo guztiak ken itzazu.

  • Eltxo tigrea jatorri tropikalekoa da. Erraz ezagutzen da dituen marra zuri-beltzengatik.
  • Txikia izanik (5mm inguru), laster eta isilik dabil.
  • Egunean ziztatzen du (gehienbat goizean eta arratsalde bukaeran) eta ziztada mingarria du.
  • Eltxo guztiak bezala, desatsegina da. Baina horrez gain, eritasun larriak ekar ditzake ere, hala nola dengea, txikunguia edota zika gaitzak. Halarik ere, hala gertatzearen arriskua ez da handia.
  • Eltxo horiek, hiritartzat hartuak direnak, 150 metroko ingurune batean bizi dira. Zure auzoan badituzu, taldean ekiozu gaiari berehala!
  • Eltxoek ura behar dute ugaltzeko; hartara, haien ugaltzea eragozteko egin beharreko guztia behar da egin eta, horretarako, ur geldo oro kendu behar duzu.
  • Eltxo helduen kasuan, zure txalo zartatzaileak aski izanen dira.

Eskualdeko Osasun Agentziak zenbait aholku baliagarri ematen dizu (ez dira guztiak):

  • Aterpean gorde itzazue honako gauza hauek: eskorgak, suilak, ureztontziak, haurren jostailuak, hautsontziak, zakarrontziak, kutxak, poteak, lan materiala, teilak …
  • Euri bakoitzaren ondoren gutxienik honako hauek hustu itzazu: lore poteen platerñoak, katiluak, ekitakoen oinak, kanpo estalkien pleguak, haurren jostailuak (txabola, lerralekua, etab.), euri-neurgailuak, apaindurak …
  • Uren jarioa laguntzeko honako hauek garbi itzazu: teilatu hodiak, ubideak, erretenak, ur hustutze tapak eta sifoiak, pegartegiak …
  • Ongi zaindu igerilekuak, urmaelak eta putzuak, zutoin gaineko terrazak, oholtzak, altxatze ponpak, ureztagailuak …
  • Oihal batez edo eltxo sareaz estal itzazu kanpoan dauden euri uraren bilgailuak, bidoiak eta dupak …

Gauzaren neurria zeinahi izanik ere, ur pilatze txikienak ere eltxoen larbak garatzeko balio du, kasu eman!

Informazio gehiago Eskualdeko Osasun Agentziaren webgunean

https://www.nouvelle-aquitaine.ars.sante.fr/

Irakasle eta ikasleentzat badira eskuliburu ludikoak

https://lemoustiquetigre.fr/

Eltxo tigre baten bidean suertatzen bazara, horren berri emazu

https://signalement-moustique.anses.fr/signalement_albopictus/

Navigation de l’article