Apirilaren 7an
Herriko Etxeak ukrainiar familiak hartu ditu
MARTXOAREN 29an
Ukrainiar iheslarien harrera: Espainia eta Frantziako gurutze gorriak koordinaturik dira
Goiz honetan, Hendaiako Herriko Etxeak proposaturik, bilkura egin dute Frantziako eta Espainiako gurutze gorriek, Herriko Etxean, Estatuaren babesean eta espainiar gobernuaren adostasunarekin.
Hiru aste luze dira hautetsiak, udal langileak eta GEUZarenak, gurutze gorria, SNCF langileak eta herriko segurtasun zibileko erreserbako bolondresak lanean ari direla Hendaiako geltokira, Espainia eta Portugalerako bidean, heltzen diren ukrainiar familien harrera antolatzen.
Bi erakunde humanitarioak elkarrekin hitz egin eta iheslariak Bidasoaz beste aldera garraiatu eta ostatua emateko zenbait erabaki hartu dute, mugazgaindiko elkarlana sendotuz. Antolatu duten baliabidea aste honen hondarrean hasiko da indarrean.
Halarik ere, udala erne da eta laguntzeko prest iheslari anitz helduz gero. Hemendik goiti, bere egiteko nagusia herrian ostatua hartu duten eta bolada batean bertan geratu nahi diren 54 pertsonengana, haietan 21 haur direlarik, zuzenduko du. GEUZak eta herriko etxeak beren zerbitzu guztiak hedatu dituzte ongi gizartera daitezen behar diren erakundeengana laguntzeko. Kotte Ecenarro auzapezak lagunarte giroko bilkura informal batean hartuko ditu iheslariak heldu den astean, familien arteko harremanak laguntzeko.
MARTXOAREN 16 OSTEGUNA
ARRAPOSTUA UKAN DU UKRAINIARREN ALDEKO ELKARTASUN DEIAK
Hendaiako Herriak antolatu eta Hego Lapurdiko CLAPS osasun profesionalen elkarteak koordinaturiko higiene produktuen, ñinientzako produktuen, medikuntza materialen eta botiken bilketa egun bururatu da. Anitzek hartu duzue parte. Bilketak 8 paleta bete ditu eta TDF Garraio enpresak urririk bideratu ditu Biarritza, babes zibilaren lokaletara; handik 44 tona material abiatzen dira, egunero, Estrasburgora, handik, gero, Pononiako mugaraino heltzeko.
CLAPS elkarteko urririkako laguntzaileek higiene kit bat prestatu dute ere Hendaiara heltzen diren familientzat.
Milesker hendaiar eta urruñar guztiei, erakutsi duten eskuzabaltasunarengatik. Eskerrak ere segurtasun zibileko udal erreserbako urririkako laguntzaileei, beti bezain saiatuki aritzeagatik.
MARTXOAREN 9an (ASTEAZKENA)
UKRAINAREKIKO ELKARTASUNA
Herriaren harrera dispositiboak gau honetan ere segitzen du. Arratsaldean, Pirinio Atlantikoetako Prefeta, Hendaiako Auzapeza, Estatu Espainiarraren ordezkaria Eusko Jaurlaritzan, eta Departamenduko Enplegu, Lan eta Elkartasun zuzendaria bildu ziren, mugaz gaindiko bitartekaritza aipatzeko, hogei bat ukraniar Hendaiako geltokian errezibitu aitzin. Gau honetan, beste familia batzuk espero dira.
Martxoaren 8an (asteartea) – 21:00
HENDAIA SOLIDARIOA
Atzo gauean, hogeita hamar bat Ukraniar errefuxiatuen iritsierak Hendaiako geltokira jende anitz mobilizatu zuen berriz ere. Herriko langileak, Gurutze Gorria, segurtasun zibileko herriaren erreserbako boluntarioak, suhiltzaileak, SNCF-eko langileak eta hautetsiak lanean aritu ziren egun osoan, iragaitzazko familia horiek gau baterako errezibitzen ahal izateko. Milesker denei.
MARTXOAREN 8 ASTEARTEA
Ukrainiarren aldeko laguntza antolatzen ari da.
ELKARTASUN DEIA
Garbitasun produktuen eta botiken bilketa antolatu du Hendaiako Herriko Etxeak Hego Lapurdiko osasun profesionalen elkartearekin elkarlanean eta segurtasun zibileko herriaren erreserbako bolondresen laguntzaz.
Hendaiako autoportuko txertatze zentroan eginen da honako egun-ordu hauetan:
- Martxoaren 10 ostegunean, 15:00etatik 18:00etara,
- Martxoaren 12 larunbatean, 10:00etatik 18:00etara eta
- Martxoaren 15 asteartean, 15:00etatik 18:00etara.
Produktuak Babes Zibilaren bidez igorriko dira Ukrainara.
Honako produktu hauek bilduko dira bakarrik:
- Premiazko produktuak:
- Dutxa gelak, xanpuak, xaboiak, hortzetako orea eta hortzetako eskuilak;
- Musuko berrerabilgarriak eta erabilera bakarrekoak;
- Babes higienikoak;
- Ñinientzakoak:
- troxak, oihalñoak, kotoiak eta garbiketa lozioa;
- poto ttipiak, esne irina.
- Medikuntza produktuak:
- Eskuetarako likido hidroalkoholikoa;
- Maskarak, eskularruak, loturak, konpresak, lotura kitak…;
- Xiringak, orratzak eta perfutsiorako materiala;
- Termometroak, tentsio neurgailuak.
- Botikak: iraungi gabeko kutxa osoak:
- Minaren aurkakoak edo antalgikoak (Doliprane, Paracetamol, Ibuprofeno, Aspirina, Tramadol, Kodeina, Nefopam) xiringatzekoak edo kaxetak;
- Esteroide ez beste hantura aurkakoak (Ketoprofene, Diclofenac, Nurofen);
- Antibiotikoak (Amoxicillina, Augmentin, Pyostacine/Pristinamycine);
- Zaurien sendatzeko antiseptikoa (Betadine, Biseptine, Chlorhexidine).
FARMAZIAK ERE PARTAIDE
Farmaziek ere parte hartzen dute bezeroei produktu horiek uzteko kutxak eskainiz farmaziaren zabaltze ordutegian.
Iheslariak iraunkorki hartzeko aukera dutenentzako deia ere egiten dugu. Herria eta Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa (GEUZ-CCAS) haien lagunketan dira. Jadanik heldu zaizkigu Hendaiara 40etik gora pertsona, gehienak emazteak eta haurrak.
Ukrainiar familiak hartu nahi badituzu, GEUZera dei egizu: 05 59 48 23 10 – E-helbidea
MARTXOAREN 4
Herriaren “elkartasun” batzordea atzo bildu zen ukrainiar herriarekiko elkartasuna adierazteko erabakiak hartzeko.
Nola lagundu ukrainiarrak?
Familien harrera
Oraingoz, iheslariak hartu nahi dituzten pertsonek GEUZera eman diezaiotela jakitera, hemen: 05 59 48 23 10 – E-helbidea:
Herriak baditu jadanik berarentzat eta beren haurrentzat ostataleku iraunkorra xerkatzen duten amak. GEUZa harremanetan jarriko da ostatalekua dutela diotenekin, heldu den asteartean elkartzeko. Ostataleku horiek Pirinio Atlantikoetako Prefekturak zerrendatuko ditu (administrazio urraspideak egin beharko dira).
Emaitzei dagokienean, oraingoz, honako bi baliabide hauek dituzue, erraz eta laster eman diezaiezuen laguntza ukrainiarrei.
Diruzko emaitzak
- Nazio mailako Gurutze Gorria: https://www.croix-rouge.fr/Actualite/Urgence-Ukraine2
- AMF (Frantziako Auzapezen Elkartea) eta Herritarren Babesa partzuergo batez lotu dira aterabide logistikoa eskaintzeko Ukrainiarako ondasunen bilketa eta emaitzetarako. Argibideak hemen: https://don.protection-civile.org/soutenir
Gauzen emaitzak
Herria zein gauza behar diren jakiten eta haien biltzeko eta hara igortzeko diren aukerak antolatzen ari da.
Informazio gehiago heldu diren egunotan.