Herriak behartsuenen alde aritzen darrai. Egin duen azkena: Txoko elkartearen Pausuko etor-bideko lokalaren kanpoaldean kutxatilak urririk kokatzea.
Behar gorrian direnentzako eguneko harreraz arduratzen den Txoko hendaiar elkarteak galdeginik, udal lantegiek giltzaz hetsi zaindegiak egin dituzte, aterpe gabekoei dituzten gauzak lasai-lasai uz-teko aukera emateko. Bizitza arintzen dien hori oso ongi hartu dute zentrora joan ohi direnek, se-gurtasun osoz uzten ahalko baitituzte gauzak eta batzuetan trabagarri izan litezkeen zakuak era-man behar izan gabe lasai ibili.
Ekintza horrek Herriak elkarte horri ematen dion sostengua osatzen du. Izan ere, eraikin bat eta horko jariakinak elkarte horren esku uzteaz gain, udal ibilgailu bat erregularki uzteaz gain elika-gaien bankura janarien bila joateko eta urteko funtzionamendurako diru laguntzaz gain.
Bestalde, gizarte ekintzako udal zentroa, hau da, auzapeza buru duen udal gizarte politikaren «be-so armatua» hor da ere, publiko ahul hori laguntzeko prest da, bereziki administraziorako helbide-ratzearen bitartez zuzenbidea eskura ematen, hautuzko laguntzekin edota gutxieneko RSA diru sartzea eskura ematen.
Herrian diren behartsuenen aldeko elkartasuna gauzatzeko, Udalak lagungarri dituen karitatezko beste elkarte oso arizale batzuk ere sostengatzen ditu: herri sokorria, gurutze gorria eta sokorri katolikoa, bai eta Donibane Lohizuneko bihotzeko jatetxeak (restos du cœur), zeinen onuradunen artean ez baitira gutxi hendaiarrak.
Bizitzen ari garen garai gaitz hauetan, elkartasuna, enpatia, besteen axola… eta talde izpiritua atxiki behar ditugu udalaren lehentasun nagusien artean. Daniel Bernard, prekarietatearen ardura duen udal ordezkariak honela dio “gure antolamenduaren funtsa partaide guztiek behartsuenen laguntzera etorri eta duten egoera hobetzeko duten inplikazioan datza. Publiko behartsu horren zerbitzura egunerokoan egin talde lan hori guztiok eta guztiontzat partekatu engaiamendua dugu”.