Ia 2000 haur dira ukituak
Halatan, bada, Hendaian bizi eta bertako eskoletan –ama eskoletan, lehen mailako eskoletan eta kolegioetan (publiko nola pribatuan)- haurrak dituzten familiei sostengua eman nahiz, Herriak haur bakoitzeko 30 euroko “elkartasun txekea” eskainiko die. Eragiketa horren kostua, orotara, 60 000 € ingurukoa da eta Herriak hartuko du bere gain osoki. Laguntza hori ekainean emanen dugu, herri kontseiluak horretarako deliberamendua bozkatu ondoren.
Familia anitzek jasan dute bete-betean krisiak ekarri dituen ekonomia ondorioak. Lanpostuaren galtzea, elikadura gastuen emendatzea… Horregatik erabaki du Herriak gizarte bereizketarik egiten ez duen baliabide berdinzalea eskaintzea.