Azaroaren 5 igandean, 11:00etatik 14:00etara, Gaztelu aretoan.
Elkartasun eta gizarte Ekonomiaren Hilaren karietara antolatu dute Hendaiako Herriak eta Lan-eko laguntza zentroak, horretan partaide dituztelarik Recycl’Arte, Hendaiako GEUZa, Denentzat gizarte zentroa, Borderline Fabrika, Gem Phoenix, Sarde Sardexka, Hendaia Koop, IEZI eta honako elkarte hauek: Txoko, Gurutze Gorria, Secours Populaire, Secours Catholique eta Restos du cœur.
Hainbat une garrantzitsu
- Tokiko eskulangileen azoka. Urte zaharreko bestetarako opariak prestatzeko parada duzue hor, elkartasun eta etikazko urraspide batez sortu eta ekoizten duten tokiko eskulangileak ezagutuz bat.
- Herritar kafea. Herritarren arteko lotura sortu eta auzokoen artean elkartasunezko jokabideak sustatzeko.
- Relooking. Joëlle Arruabarrena, irudian diplomaturiko irakasle partikularra. Hara agertzea aski zaizu. Urririk.
- Irrati platoa. Borderline Fabrikak proposaturik
- Elikaduraren inguruko jostetak. Proposatzaileak: Sarde Sardexka eta Hendaiakoop.
Bertan jateko aukera.
Bilduriko gauzen Bestaren karietara, azaroaren 4 larunbatean, 10:00etatik 18:00etara, Gaztelu aretoan, sortu eta birsortzeko urririkako lantegiak proposatuko dira.
Ordutegia
9:00 Erakusleei harrera egitea.
Deskargatzea: ibilgailuen deskargatzeko sarbide bat prestatuko da Gaztelu aretoaren atarian. Erakusle bakoitzak non aparkatu bilatu beharko du gero aretoaren inguruetan (Gaztelu aparkalekua, inguruko karrikak)
11:00 Jendeei irekitzea
14:00 Jendeei hestea
Kargatzea: 14:00etatik goiti ibilgailuak kargatzeko sarbide bat prestatuko da Gaztelu aretoaren atarian.
Desmuntatzea 16:00ak baino lehen
Kokatze orokorra
ESKULANGINTZA AZOKA:
Aretoaren barnean tokiko eskulangintza azoka kokatuko da. Hor izanen diren eskulangileak lurraldean bertan aritzen dira lanean, eragin ona dute lurraldean eta ekoizten dutenak ingurumenean duen eragina murrizten engaiatuak dira. Batzuk Interstices deitu jardunaren eta enpleguaren kooperatibak laguntzen edo lagundu ditu jarduna garatzen.
Bertaratuko diren eskulangileak:
- www.aucomptoirdesmams.fr
Janariak, kosmetikoak, zero hondakin produktuak linean saltzeko saltegia. Produktu guztiak kalitatezkoak eta frantziar markakoak dira eta asmo etiko eta ekoarduratsukoak - https://www.latelierc64.com
L’atelier C deiturikoa Euskal Herrian kokaturiko zero hondakineko joskintza sortzaileko lantegi bat da. Gure asmoa geure egunerokoan sortzen ditugun hondakinak murrizteko xedea duten produktuak sortzea da.
Bainugela produktuak saltzen ditugu (oihalñoak, mustukak, belakiak…), bai eta sukalderakoak (bee wraps, janarien estalkiak, ogi zakuttoak, tartetarako zakuttoak….), aberrentzakoak (hondakin zakuak, lasto zakua), ñinientzakoak (bainurako - www.camilleperrottet.com
Artista Multimedia
Argazkigintza, margolaritza, marrazketa, bideoa
Obra baten eskaria egin liteke - Recycle Design Créations
Facebook orria
Utziriko gauzei bizitza ematea, itsusitzat hartzen diren gauzei; erronka hori… eta etorri hori du Isabelle Sébilleaud ideiez beteriko sortzaile berritzailearena da - Trikotenia
2021eko otsailaz geroztik, artilezko osagarriak sortzen ditut. Ekai horrekin erabat zaleturik naizenez, berriz ezagutzera ematea erabaki dut.
Artilezko osagaiak proposatzen dizkizuet: kapeluak, lepokoak, xingolak.
Baina artilezko galtzerdiak ditut ene produktu berezienak!
Koloreekin, hariekin jostatzen naiz kopuru txikitan egin modeloak eskaintzeko. - Jostearen Laguna
Facebook orria
Larru konpontzailea. Jantzi eta mahai oihalen arramoldaketa - Www.lafermieretlepicurien.com
Alor babestu batean, Castagnède deitu oihanaren erdian, Saliese hiriaren ondoan, egin dugu habia. Belar usaintsuak lantzen ditugu inguruko bioaniztasunaren begiramen osoz, gure eraginak ahal beste mugatuz. Hemen landareak ongarri edota pestizidarik gabe hazten dira. Urtaroen arabera egiten ditugu geure produktuak guk landuriko edota basoan bilduriko landareak baliatuz.
Gure produktuen multzoa urtaroen arabera eta gure nahien arabera aldatzen doa.
Behar ditugun eta geure bazterretan ekoitzi ezin ditugun osagaiak laborantza biologikoaz eginak dira eta etikoki eta ingurumenaren begiramenez ekoizteko zorrozki hautatzen ditugu. Tisanak ditugu, gatz usaindunak, usaineztaturiko olioak, landare ziropak, usaindunen nahasketak eta lore jangarriak.
Gure alde poetikoak landare kandelak eta lorategiko lore idorrak baliatuz egin bitxiak egitera eraman gaitu ere. Udaberrian, landare usaindunen eta barazkien landareak proposatzen dizkiegu ere baratzezaintzaren plazerra bizi nahi dutenei.
Harmonian bizi, bizidunak zaindu eta inguruan ditugun guztiekin partekatzen ahalegintzen gara bete-betean egunero. - Artodance argitaletxea
Hainbat liburu idatzi eta neronek argitaratu ditut eta 2022ko ekainean ene argitaletxe enea sortu nuen ene ezkonlagunarekin batera ene liburuak argitara eman eta beste egileak hartzeko 2023tik goiti.
Egun bakoitzerako, baita udakoetan ere, orri bana zuen 2023ko agenda baten xerka nintzen eta halakorik ez zenez neronek argitaratu dut horrelako bat, frantsesez eta euskaraz. - Perles, bijoux et fantaisie
https://www.facebook.com/perlesbijouxetfantaisie/
Fantasiazko bitxiak egiten dituen eskulangintzako enpresa. - “LUR” KOSMETIKO NATURALAK
Facebook orria
Kosmetiko naturalak egin eta saltzea: aurpegi eta gorputzerako kremak, eskuetarakoak, oinetarakoak, usain kengarriak, hortzetako orea, hidrolatoak, larru garbiketa, maskak, baltsamoak, etab… - HELLO POULETTE
https://crushonapp.com/vendor/hello-poulette/
Hello Poulette ohe oihalez eta botatzeko ziren jantzien oihalez asma, birlandu eta birpentsaturiko jantziak dira. - Maca Créations
Facebook orria
Brasildar eskumuturrekoen eta makrameen egilea
(Hontzak, biziaren zuhaitzak, landare zintzilikariak…)
ELIKADURAREN INGURUKO JOSTETAK
Sarde Sardexka elkarteko Lucie eta parte hartze bidezko Hendaiakoop janari dendako hainbat lankide hor ukanen dituzu elikaduraz mintzatzeko, bai eta zenbait jokorekin ere, besteak beste gainestalkiei buruz ohartarazteko.
Sarde Sardexka lurraldeko eragile eta herritarrak kalitatezko elikadura osasuntsu eta arduratsuaren alde lotu eta laguntzen dituen elkarte bat da.
Hendaiakoop Hendaiako parte hartze bidezko janari denda kooperatibo bat da; kide direnen engaiamenduan oinarritzen da bestelako eskaintza alternatiboa eskaintzeko.
HERRITAR KAFEA
Herrita kafea noizean behin proposatzen dute Hendaian Denentzat gizarte zentroak eta Herriko Etxeak, honako helburu hauekin:
- Auzoan lotura eta bizia sortzea
- Elkartasunezko jokabideak bultzatzea
- Auzotarrek koordinaturik topaketa horiek iraunkortzeko baldintzak sortzea
- Auzokoen artean zerbitzuak elkarri eskaintzea (adibide baterako: eskola sartze eta ateratzeetan elkar laguntzea…)
FABRIKATZE LANTEGIA:
Elkartasunen bestaren karietara eta herritar kafea dela eta, IEZI elkarteko Laurence etxerako produktuen eta kosmetikoen egiteko lantegi bat gidatzen arituko da
IRUDIA LANTZEA
Secours catholique delakoarekin,Gurutze Gorriarekin eta Secours populaire deiturikoarekin elkarlanean emaitzen bidez osatu elkartasunezko dressing delako bat baliatuz, Joëlle arituko da nahi duten guztiak diren bezala har eta eder-eder jartzen. Itxura aldaketako jantziekin joan litezke gero jendeak, urririk.
IRRATI PLATOA
Borderline Fabrikak gidaturik!
Borderline Fabrika arte eta kulturako hirugarren leku bat da; Hendaiako tren geltokian da kokatua baina Elkartasun Bestaren karietara lekuz aldatuko da egun erdiaren animatzeko
JATEKOA: GEM PHOENIX
GEM PHOENIX elkarteak jateko zerbait proposatuko du lekuan bertan. Elkartea elkar laguntzeko talde bat da, nahasmendu psikikoak bakardadetik atera daitezen. Jardunak, ateraldiak eta sukaldaritza eskaintzen ditu eta hilean behin Borderline Fabrikan jantokitxo bat antolatzen.
HENDAIAR ELKARTEAK
On Egin hendaiar elkartea bertan izanen da egiten dituenak eta bere egitura azaldu eta dituen bolondresen beharraz mintzatzeko. Secours Catholique delakoaren erabakiaren zain naiz. Txoko, Gurutze Gorria eta Restos du Cœur ez etortzekoak dira. Secours Populaire delakoak ez dit erantzun.
Harremanetarako
Bruno Chapon
06 75 28 32 48