“Elgarrekin” aldagune multimodala

Hastera doaz hendaiako geltokiko lanak ; 2019ko irailaren 16tik urte hondarra arte iraunen dute Hendaiako geltokiaren antolaketaren aitzineko zenbait lan.

Elgarrekin proiektuak aldagune multimodal bat sortuko du Hendaian, trenbidezko garraioa indartu eta nor bakoitzaren autoa ez bestelako garraio moldeak bultzateko. Helgarriago egin nahi ditu SNCF eta Euskotren geltokiak eta beste mugitzeko zerbitzuekin lotu (TER, Topo Euskotren, Txik Txak autobusak, hiribusak eta bizikletak).

Atlantikoko korridorean dagoen pasagune bakarra da Hendaiako mugazgaindiko gunea eta mugimendu gehien-gehienak autoz egiten dira. Egunean ia 45 000 autok zeharkatzen dute Bidasoa udaz kanpoko garaietan eta 90 000 uda sasoian, horretarako dauden hiru zubitan (Santiago zubia, Pausuko zubia eta A63 autobideko zubia), trenez eta talde garraioz, aldiz, 2000 bidaiari besterik ez direlarik. Horrenbestean, geltokia erabiltzen dutenek eta Bidasoaren bi aldeetan lan egiten duten 10 000 langilek mugitzeko baliabide berriak ukanen dituzte.

Proiektu horren kari, 2019ko irailaren 16tik urte hondarra bitarte:
• De Gaulle jeneralaren etorbidean hetsiko da ibilgailuen zirkulazioa bi norabideetan eta ezinen da aparkatu
• autoak Azaroaren 11ko karrikara eta deportatuen karrikara bideratuko dira.

Lire la lettre aux riverains et le plan de déviation

Lanek dirauten bitartean:

• auzokoak sar litezke (bereziki lanen aldean dauden eraikinen azpiko aparkalekuetara).
• oinezkoak horretarako antolatuko zaizkien bideak baliatu ahalko dituzte.
• saltegi eta merkataritza lokaletara, geltokiaren aparkalekura eta geldialdi laburrekora sartzen ahalko da.
• autobusak beste bideetatik bideratuko dira; «SNCF geltokia» geldilekua «Nazioarteko zubia» eta «Casa Esperanza» geldilekuetara aldatuko da (geltokitik 200 bat metrotara) Zirkulazio moldea aldatzen joanen da lanen aitzinatzearekin batera. Auzokoei eta geltokiaren erabiltzaileei plantan emanen den aldi baterako seinaletika zorrozki segi dezaten eskatzen diegu.

Saneamendu eta edateko uraren sareetako lanak

Lanen lehen fasea egun berezitu gabe den saneamendu sarea bereiztea izanen da eta edateko uraren sarea azkartzea. Hartara, De gaulle jeneralaren etorbideko 300 metrotan, lan horiei esker, edateko uraren banaketarako azpiegiturak eta ur zikinen eta euri uren bilketa hobetuko dira. Aldi berean, beste sareetako lanak ere eginen dira (argindarra, telefonia)

Eraikinen suntsitzea

Lehengo 21 SNCF eraikina eta haren mediku lokala 2019an aurtikiko dira. Helburua? Geltoki atari zabala sortzea, helgarritasuna areagotzea eta SNCF geltokiaren eta Euskotren geltokiaren arteko lotura hobetzea. Egungo Euskotren geltokia 2019ko azaroan aurtikiko dute eraikin berria egiteko 2020ko udan. Behin-behineko geltoki bat antolatuko da nora De gaulle jeneralaren etorbidetik Pausuko karrikan barne sartuko baita. Lan horiek Espainialdeko ETS euskal sozietateak eginen ditu Eusko Jaurlaritzaren Euskotren garraio eragitzailearentzat.

En savoir plus

Giltza zenbakiak

  • 700 000 bidaiari urtean Euskotren geltokian (iturria ETS 2015)
  • 300 000 bidaiari urtean SNCF geltokian (iturria SNCF 2016)
  • SNCF geltokiaren % 50 bidaiarik lotura egiten dute TOPO zerbitzuarekin. 2025-2030 epemuga: + % 50 tren trafikoa

Navigation de l’article