Egun olinpiko bat ezagutze giroan Hendaian

Ekainaren 23an, egun olinpikoa mundu osoan ospatzen da eta nor bakoitzari kirol olinpikoak egiten hasteko aukera ematen dio elkar partekatzean eta olinpismoaren baloreetan arituz. Gero eta ekitaldi gehiago antolatzen dira horren barnean, urtero, Frantzian eta gero eta jende gehiago biltzen dute, hala atletak nola herritar soilak.

Hendaiak, 2024ko Jokoen Lurralde labeldunak, besta horietan parte hartuko du aste osoan zehar, kirola uste ez den lekuetara eramanez, ahal beste jenderi parte hartzera gonbidatzeko.

#2024JokoenLurraldeaEsploratu

Paris 2024ak #ExploreTerredeJeux2024 (JokoenLurraldeaEsploratu) baliabidea eman du plantan, «Jokoen Lurraldea» kidegoa animatzeko hexagonoaren lau bazterretan kirol jarduna bultzatuko duten ibilbideak animatzeko.

Hendaiako lehen #JokoenLurraldeaEsploratu ibilbiderako, 2024 metroko luzera hautatu da, atleta ororentzat helgarri izan dadin: abiapuntua Kanetako portuan izanen da eta helmuga itsas zentroaren aparkalekua baino lehenxeago.

Asteazkeneko eguna ibilbide horren ezagutzeko izanen da eta arratsalde hastapenean hasiko da, aisialdi zentroetako haurrekin, 2024 metro horiek oinez egitera gonbidatuko direlarik.

Arratsalde bukaeran, 5 kilometroko ibilaldia eta 10 kilometroko lasterketa, 2024 kilometroko ibilbide horretan ere pasatzeko, antolatu dira biak, zenbait kategoriatan. Team Joëlette bat izanen da abiatze puntuan. Izen ematea urririk da.

Araudia:

«Egun Olinpikoa» lasterketa Kirolen Udal Bulegoak antolatu oinezko lasterketa edo ibilketako banakako proba da.

2021eko ekainaren 23an eginen da – ibilketaren abiatzea 17:45ean izanen da eta lasterketarena 19:00 orenetan. Hitzordua Gaztelu Zaharreko hostailbidean da programatua. Parte hartzaileak bere kasa joanen dira Kaneta portura, handik abiatzeko.

Proba urririk da eta orori zabalik.

Ibiltariak 17:45 eta 18:00 orenen artean abiatuko dira.

Osasun neurriak:

Parte hartzaile bakoitzak maskara jantzirik izan beharko du ezaugarri txartela hartzean, abiapuntuan eta lasterketaren helmugan – hesituriko zona – Gaztelu-Zahar hostailbidean.

Ez da horniketa gunerik izanen; lehiatzaileak bere ur xahakoa eraman beharko du horren beharrik badu.

Izen ematea:

Telefonoz bakarrik, ekainaren 4tik goiti: 06.47.06.06.99 edo 06.71.27.79.05. Ez da lekuan bertan izen ematerik izanen.

 

 

Navigation de l’article