Herriko Etxeak, Hendaia Turismo eta Merkataritza bulegoarekin batera, Eguberritako apainduren bigarren lehiaketa antolatu du eta 19 parte hartzaile lotu dira lehiaketara (etxeak, apartamentuak eta erakusleihoak).
Epaimahaikideak herrian zehar ibili dira 19 horietako bakoitzaren lana hobeki ikusteko. Milesker zail gertatzen ari zaigun garai hau zertxobait alaitzeko ahalegina egin duten parte hartzaile guztiei. Aurten, epaimahaiak Denentzat gizarte zentroari eman dio lehen saria, belaunaldiarteko lana egiten jakin baitu, birziklatzea pribilegiatzeko borondate handiarekin.
Hona hemen aurtengo irabazle guztien zerrenda kategoria eta auzoaren arabera:
ETXEEN KATEGORIA
- Marsal Arkaitz (Hondarraitz)
- Zaldua José Antonio (Geltokia)
- Sorondo Patricia (Herri barnea)
- Oliveira Liliana (Irandatz /Olazo)
- Berridi Olatz (Intzura)
APARTAMENTUEN KATEGORIA
- Clementino Patrick (Lizardi/Dongoxenea/Orio)
- Veci andres (Hondarraitz)
- Lebel sandrine (Herri barnea)
- Roubaud valérie (Geltokia)
- Salaverria eusebio (Irandatz/Olazo)
ERAKUSLEIHOEN KATEGORIA
- Denentzat Gizarte Zentroa (Intzura)
- Zentro hezitzaile hetsia (Geltokia)