EDATEKO UR SAREAREN BERRITZEA ETA SANEAMENDU-SAREAREN BEREIZTEA – Aliatuen eta Aizpurdi karrikak 

2023ko urtarrilaren 2an, Euskal Hirigune Elkargoak obrak abiatu ditu edateko ur-sarearen berritzeko eta saneamendu-sarearen bereizteko.

Ustez 12 aste iraunen duen operazio honek zirkulazio-nahasmenduak sortuko ditu zure sektorean.

  • zirkulazioa debekatua izanen da Aliatuen karrikatik Tunelaren karrika arte eta Barrandegi karrikara eta Zamoa karrikara buruz desbideratua izanen da,
  • Aparkatzea debekatua izanen da xantieraren eremuan,
  • 33 eta 35 autobus lineak desbideratuak izanen dira eta autobus geltokiak Zamoa karrikara lekuz aldatuak izanen dira,
  • Etxe hondakinen eta bereizketa selektiboen gurpildun edukiontziak lekuz aldatuak izanen dira obra lekuaren bi muturretara:
    • Barrandegi karrikako / Aliatuen karrikako biribilgunean,
    • Tunelaren karrikako / Aizpurdi karrikako izkinan,
    • Zamoa karrika / Aizpurdi karrikako izkinan.
  • Sarbidea begiratua izanen da tokiko biztanleentzat,
  • Erabiltzaileek zorrozki errespetatu beharko dituzte lekuan ezarriak izanen diren aldi baterako seinaleak; hauek lekuz aldatuak izan daitezke xantieraren aitzinamenduaren arabera.

Obra horiek antolatuak dira edateko ur-hodiaren berritzeko eta ur zikinen et euri-uren sareak bereizteko.

Ahal dugun guzia egiten dugu nahasmendua egin ahala murrizteko. NéoRéseau enpresako obren kudeatzailea zure esku egonen da bertan, xantieraren aitzinamenduari doakion edozein xehetasunen emateko.

Zure gogo onaz eta pazientziaz eskerrak aitzinetik emanez.

Edozein arazo berezi bat izanez gero, Euskal Hirigune Elkargora dei dezakezu, Hego Lapurdi eremuko Ura eta Saneamendua zerbitzua: 05 59 48 30 85 -I www.communaute-paysbasque.fr

 

Navigation de l’article