EGUNEROKOAN ARITU ETORKIZUN IRAUNKORRAREN ALDE!
Norbanakoen nola taldeen egite guztiek balio baitute, eguneroko keinutxo oro garrantzitsu delako, Hendaiako Herriak eta IEZI elkarteak eskolak, enpresak, elkarteak, kirol klubak gonbidatu dituzte beraiekin batera asmo handiko egitarau bat osatzeko urteroko ekitaldi honetarako.
Garapen Iraunkorraren Hendaiar Aste berri honek ahal beste jende ohartarazi nahi luke ekologia trantsizioak dituen jokagaien alde; aurtengo gai nagusia, ez bakarra baina gehien garaturikoa, honako hau dugu: “Elikadura eta laborantza iraunkorra”.
Bederatzi egunez zenbait jokamolde on partekatuko dugu eta ekimen interesgarriak ezagutuko, gutako bakoitzak bere burua galdeka dezan, dituen jokamoldeak birpentsa ditzan eta bere mailan jarrai dezan bide horretan engaiatzen.
Hendaiarrak nola bakantzatiar edota bisitariak, topa gaitezen hitzordu anitz horien karietara. Ideia onak bila ditzagun, adibide zehatzak xerka, ekin diezaiogun eta elkarrekin jokamolde egokiak balia ditzagun egunerokoan etorkizun iraunkor eta zorionekoaren bidean elkarrekin ibil gaitezen.
Kotte ECENARRO, Hendaiako auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea
Ganix GRABIÈRES, Garapen Iraunkorraren, Bizi Ingurunearen eta Ingurumenaren, 2030 Agendaren, Herritartasunaren, Banabide Laburren eta Elikadura Burujabetzaren ardura duen auzapezordea
Jacqueline RIQUIER, IEZI Euskal Itsasbazterraren lehendakaria.
Irailaren 29 ostirala
09:30-12:00 – Biolit, marearteko zonako aberedia eta landarediaren zientzia jarraipena (FR)
Dunba Harrietatik hurbil dagoen itsasarteko zona harritsuaren bioaniztasunaren jarraipena egiten duen parte hartze bidezko zientzien egitarau honetan har ezazu parte eta habitat gogor horretan, egokitze estrategia bikainei esker, bizi diren landaredi eta aberedia ezagut itzazu… Ez da aitzinetiko ezagutzarik behar! Zure argazki kamera edota zure telefono adimentsua ekartzea aski duzu!
Hondartzaren Dunba harrien aldean.
Naturaren ezagutza. Ororentzat.
Urririk, baina izena eman behar da: 05.59.74.16.18
17:00-18:00 – Metalen eta metaloideen zikloak antropozenoan: interesak eta jokagaiak (FR)
2023ko Ikerlarien Europar Gauaren eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearen «Zientzia gizartearekin eta gizartearentzat» labelaren harira antolaturiko mintzaldia. Mintzatzailea CNRS erakundearen ikerketa zuzendari eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko emeritua izateaz gain, Zientzia Akademiakide da ere Olivier Donard.
Ingurumenaren kalitaterako garrantzitsuak diren zenbait ziklo bizi dituzte metalek. Funtsezkoak dira eta lur gaineko bizitzaren garapenaren sostengu. Alabaina, batzuetan, toxiko izan litezke ere eta ingurumen arazo larriak ekar litzazkete. Halatan bada, bada ziklo natural bat eta, horrez gain, ziklo antropikoa ere…
Asporotsttipi Euskal Erlaitzaren Etxean
Urririk, baina izena eman behar da: 05.59.74.16.18
Irailaren 30 larunbata
10:30 – “Le littoral basque vu du ciel – Euskal itsasbazterra zerutik” (FR/EUS)
Asporotsttipin abenduaren 15 arte zabalik izanen den erakusketaren irekitze ekitaldia.
Kosta lerroa, itsas hegiaren marra, lurraren eta itsasoaren arteko topagunea, termino horiek itsas hegiaren izaera dinamikora garamatzate, itsasoa eta kontinentea nahastekatzen diren, elkarri buru egiten dioten eta mugitzen diren leku horretara. Akitania Berriko FEDER funtsak sostengaturiko ARRISKUA proiektuaren harira proposaturiko erakusketa horrek euskal itsas hegiaren lerroaren gibelatze fenomenoa hobe ulertzeko aukera ematen digu. Irekitze ekitaldiaren ondoren, adiskidantza hurrupaldia izanen da.
Asporotsttipi Euskal Erlaitzaren Etxean
Urririk, baina izena eman behar da: 05.59.74.16.18
15:00-17:00 – Ateak zabalik Legarraldea etxaldean (FR/EUS)
Hendaiako laborantzaren historia azaldu eta LTEP-EPFL erakundeak Hendaiako Herriko Etxearentzat erosi lursail horretan kokatu instalazioa aurkeztu ondoren, ustiatzaileek egiten duten baratze bio jardunak aurkeztuko dizkizuete, bai eta aberezaintza jardunak (etxalde zerriak eta aire zabaleko oilaskoak) eta horiei loturiko lantegitxoak eta hiriguneetan eginiko laborantzaren salbideak eta eragozpen eta abantailak. Herriak lursaila erosi zuenetik egin dituen lanak eta etxaldeko jardunak iraunkortzeko bidean dituenak aurkeztuko dira ere.
Legarraldean (Oriokobordako bidea)
Ororentzat. Urririk.
Urriaren lehena
9:00-12:00 – Goiza itsas hegian (FR/EUS)
Zatoz kirol eta herritar goiz batez gozatzera Bidassoa surf club deitu klubaren «Itsasoaren alde aritu» kolektiboaren ondoan: 9:00etan hasiz, ur ertzean igandeko kirol hastea (orenbete itsas hegiko ibilketan edo ibilketa aktiboan itsasoaren baldintzen arabera), gero kafe-atsedenaldia eta, gero, 10:30ean, hondakinen bilketa marearteko zonan plastikozko mikrohondakinetaz ohartaraziz eta atzeman hondakinen ezaugarriak aztertuz.
Bidassoa Surf Club klubean (Itsas hiribidean)
Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da:
14:00-17:00 – Itsas hegia itsasotik ezagutzea (FR)
Itsasbazterra alderantziz ikus dezazun, bizitzeko egoki eta eroso diren belauntzietan ontzira zaitez Hendaiako Yacht club deitu klubarekin kosta itsasotik ikusteko.
Hendaiako Yacht Club delakoan (Laket portua)
Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da:
Urriaren 3 asteartean
16:00-18:00 – “Water responsable” Water Family delakoarekin (FR)
Water Family delakoaren mintzaldia uraren garrantzia ulertu, kutsadurak ezagutu eta ur kontsumoei (ikusten direnak eta ezkutukoak) interesatu eta ekokeinuen garrantziaz ohartzeko.
Water Sports Center delakoan (Decathlon – Laranjondoen karrika)
Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da hemen:
Urriaren 4 asteazkenean
9:00-12:30 – Bil ta Garbi eta Les Petits Popotins elkarteen ohartarazte erakusguneak (FR/EUS)
Jende oro hondakinen sailkapenaz eta murrizteaz, bai eta troxa garbigarrietaz ohartarazteko erakusguneak (troxa garbigarrien erabiltze test fase bat eman da plantan GEUZaren Irandatzeko harrera anitzeko haurtzaindegian).
Errepublika plazan (merkatua)
Ororentzat. Urririk.
10:00-12:00 – Urgaineko hondakinak biltzen dituen DPOL izeneko robota ezagutzea (FR)
Hendaiako Herriaren parte hartze bidezko aurrekontuaren harira laket portuan kokatu robot garbitzaile horrek urgaineko kutsaduraren aurka autonomoki borrokatzeko aukera ematen du, urgaineko hondakinak bere sarean harrapatuz. Zatoz goizeko 10:00etan, 10:45etan edota 11:30ean portuaren kapitaintza gunera baliabide horren ezagutu eta proiektu eramailearekin eta laket portuaren langileekin mintzatzeko.
Laket portuaren kaian
Ororentzat. Urririk.
14:00-17:00 – Itsas hegia itsasotik ezagutzea (FR)
Itsasbazterra alderantziz ikus dezazun, bizitzeko egoki eta eroso diren belauntzietan ontzira zaitez Hendaiako Yacht club deitu klubarekin kosta itsasotik ikusteko.
Hendaiako Yacht Club delakoan (Laket portua)
Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da:
15:00-17:00 – Xaboiak egiteko lantegia (FR)
Sonia, xaboia bere eskuz egiten du bere So Savon enpresan, eta berriz bildu xaboien ezpalez xaboi natural eta solidoa egiten ikasteko saioa proposatzen dizu.
Lantegi jostagarri horretan parte hartzen dutenek etxean erabiltzen ahalko dute gero hor ikastakoa.
Asporotsttipi Euskal Erlaitzaren Etxean
Urririk, baina izena eman behar da: 05.59.74.16.18
18:30-20:00 – Permakultura ekologia trantsizioa errazteko (FR)
Permakultura bizitza ekologiko eta iraunkorrerako asmatze sistema bat da. Hala baserri aldeetan nola hiri ingurunean, etika eta printzipio horiek barneratzeak gure bizimodua erabat aldatzeko aukera ematen digu.
Mayi Lekuona, biologilaria, ozeanografoa eta permakulturako diseinatzailea, hainbat estrategia mota aurkeztuko digu egun bizi dugun klima, ekologia eta gizarte krisiari buru egiteko.
Gaztelu aretoan (Gaztelu Zaharreko karrika)
Ororentzat. Urririk.
20:00-22:00 – “Zure platerean hasten da mundua – LE MONDE COMMENCE DANS VOTRE ASSIETTE” (EUS/FR)
Gizakiak planeta honetan luzaroan iraun nahi badu, bertan bizi diren biztanleen elikadurari eta jaki hoieneko izpenari garrantzi berezia eman behar dio. Pelikula honetan, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako ekoizleek kalitatezko produktuak ingurumenarekin orekan ekoiztea posible dela erakutsiko digute. Ekoizleen lotura bazkari baten bueltan sortuko den ildo nagusiaren baitan garatuko da.
Gizartean barneraturik ditugun kontsumo ohituren inguruan hausnartzera eramango gaitu filmak.
Les Variétés zinegela
Antzokiko karrika, 10
Denentzat Prezio bakarra : 4 €
Urriaren 5 ostegunean
14:30-17:00 – Salba dezagun ahantziriko gauza hori eta konpon dezagun! (FR)
Garapen Iraunkorraren Astearen eta Aste Urdinaren hari bikoitzari jarraikiz, adinekoak eta haiekin etorri nahi duten guztiak dira gonbidatuak Denentzat gizarte zentrora sotoan edo selauruan utzirik duten gauzaren bat eramatera, Recycl’Arte elkarteak lagundurik diagnostikoa egin eta konpontzeko eta gero norbaiti oparitu edo saltzeko edo hondakindegira eramateko baldin eta konponezina gertatu bada.
Denentzat Gizarte Zentroan
Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da: www.recylcarte.org, webgunera jo eta “s’inscrire à l’atelier” (lantegirako izena eman) klika ezazu.
18:30-20:00 – Lurraldea, laborantza eta elikaduraren arteko harremanak (EUS)
Pintxo-solasaldia Patxi Iriartekin. Zer nolako laborantza du Ipar Euskal Herriko lurraldeak? Zein dira bertako biztanleen elikadura beharrak? Gaurko laborantza aktibitateek gure hazkurri beharrak asetzen dituzte? Zer elikadura autonomia iparraldearentzat 2050. urtean? Euskal Herriko Laborantza Ganbaran galde hauen inguruan hausnartu zenbait elementu partekatuko ditugu zuekin.”
Hitzaldiaren ondoren zintzur bustitzea eskainiko da.
Baleak elkartea
Ereinotzen karrika, 1
Denentzat. Urririk
Urriaren 5 ostegun eta 6 ostiralean -“Jatea, elikadura utopiak” (FR)
Egiazko Utopien Zinemaren Festibalak gizarte berrikuntzari loturiko hainbat gai eta proposamen azaldu eta aztertzen du. Urtero bezala, dokumentalen eta film labur eta luzeen bitartez, ekitaldi horrek ekimen berritzaileak ezagutzera eta eztabaidatzera ematen ditu. Aurten hautatu den gaia gizarte berrikuntza eta elikadurarena da. Festibalak, hortaz, «Utopia elikagarriak» izena hartu du aurten.
Elikatze ekintza ez da jadanik berez-berezkoa eta osoki politiko bihurtzen da, itxaropen eta eskabidez beterik da, hala nola gosearena jatea, osasuna hobetzea, ingurumena babestea edota abereen pairamena murriztea. Elikadura itzul ote liteke ororenen erdira?
Egitarau osoa xeheki hemen ikus: www.utopiesreelles.fr
Varietes zinemagelan (Antzokiko karrika)
Ororentzat – Tarifa bakarra: 4 euro
05.59.64.44.54
Urriaren 6 ostiralean
18:00-19:30 – Gure biohondakinak lurrustel egite eraikinera zama-txirrindan doaz (FR)
Saint-Vincent eskolak ateak zabaltzen ditu garapen iraunkorraren aldeko bere urraspideak ezagutzera emateko, bereziki lurrustel egite eraikina eta jantokitik atera biohondakinak kolegioko ikasleek, karga-txirrinda bat nola erabili ikasi ondoren, herri barnetik Hondarraitz auzora eramateko garraioa plantan ematea. Baionako “L’échappée verte” elkartearen laguntzaz plantan emaniko permakulturako baratzea eta lorategia bisitatzeko aukera izanen da ere.
Saint-Vincent eskolan (Jazminen karrika 8)
Ororentzat. Urririk.
Urriaren 7 larunbatean
14:00-17:00 – Itsas hegia itsasotik ezagutzea (FR)
Itsasbazterra alderantziz ikus dezazun, bizitzeko egoki eta eroso diren belauntzietan ontzira zaitez Hendaiako Yacht club deitu klubarekin kosta itsasotik ikusteko.
Hendaiako Yacht Club delakoan (Laket portua)
Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da:
15:00-17:00 – Landare margolaritza lantegia (FR)
TaKa elkarteak tintak eta margoak tokikoak edota arruntak diren landare, fruitu edota barazkiekin egiteko ikastaro bat proposatzen dizue. Lantegi jostagarri horrek naturaren aberatsaz eta horren babestu beharraz ohartarazteko aukera emanen du. Natura eguneroko jarduera horren erdian emanen dugu, haur nola helduentzat. Lantegia bururatzean, parte hartu dutenek beren gisa gauzatzen ahalko dituzte ikasitakoak.
Asporotsttipi Erlaitzaren Etxean
Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da: 06.18.33.03.62 –
Urriaren 7 larunbatean eta 8 igandean
14:00-18:00 – Prentsaketa, la pressée des pommes (FR/EUS)
Sagarren prentsaketa dela eta ezagut dezakezu Abadia eremuaren sagardi babeslearen interesa. Sagar barietate anitza, sagardian diren landare edota abere espezie nagusiak eta haien babeste jokagaiak azalduko zaizkizu sagardian egin ibilaldi lagunduetan.
Nekatoenea aitzinean, IEZI Euskal Itsasbazterra elkartearen misio arduradunekin eta Itsasbazterraren Zaintzaileekin, sagarrak lehenik zuku eta gero sagarno bihurtzeko prozesua ezagutuko duzu eta «dolarearen ipurdiaren» nektar gozoa dastatuko duzu!
Haur nola helduentzako jolasak eta animazioak ere izanen dira arratsalde osoan zehar.
Nekatoenean (Abadia eremua, Armatondo karrika 6)
Ororentzat. Urririk.
Info: 05.59.74.16.18 –
BAI ETA:
“GARAPEN JASANGARRIA” sorta (FR/EUS)
Mediatekako lantaldeak «garapen iraunkorraren helburuei» buruzko informazioa eskainiko du aste osoan zehar, bai eta jokagai horren alde guztien gaineko dokumentu, liburu eta DVD anitz biltzen dituen sorta bana helduentzat eta haurrentzat.
Hendaiako mediateka
Jaizkibel karrika, 4
Jende ororentzat. Urririk. Ohiko ordutegiak.
“ELIKADURA JASANGARRIA” HENDAIAKO OSTALARIENTZAT ERRONKA
Hendaia Merkataritzak hendaiar ostalariak mugiarazten ditu «Laborantza eta elikadura iraunkorra» gaiaren inguruan, Garapen Iraunkorraren Astean tokiko produktuak erabiltzearen alde joka eta are eta gehiago erabil ditzaten, bai eta gerora ere bide horretan jarrai dezaten.
GARAPEN JASANGARRIAREN FOROA
Water Sports Center delakoaren lankideak enpresaren barneko foro batera dira gonbidatuak urriaren 2rako, non etxeko biohondakinen kudeaketaz eta lurrustela eginez balioan emateaz mintzatuko baita, bai eta naturan edota hirian bota zigarreta hondarren arazoaz…
KLIMAREN LANTEGIA
Astean zehar, Hendaiako Herriko Etxeak Klimaren Freskoaren bigarren lantegia eginen du hautetsiekin eta zerbitzu zuzendariekin, udaberrian klima aldaketaren jokagaiei tokian bertan erantzuteko aukera eman dezaketen udal jardueren gainean hasi gogoetarekin jarraituz.
Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astearen eta Aste Urdinaren harira, Denentzat zentroak, Water Sports Center delakoarekin elkarlanean, Klimaren Fresko baterako lantegi bat antolatuko du gizarte zentroko adineko jendeak eta nerabeak batera ari daitezen, halatan hobe uler ditzaten eta bere egin klima nahasmenduen kausen eta ondorioen elementu nagusiak.