2020ko uztailaren 3an, ostiralarekin, 17:00etan egin Herriko Kontseiluaren Bilkuraren Bilduma

KE.IG – 213.2020

Bi mila eta hogeigarren urtean, uztailaren hiruan, ostiralarekin, 17:00etan, Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren (LKKN-CGCT) L.2121-7 eta L.2122-8 artikuluei jarraikiz, Hendaiaren Herri Kontseilua bildu da.

BERTARATUAK : ECENARRO j., KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., COTINAT and., IRAZUSTA j., CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., BUTORI and., TARIOL j., MOUNIOS ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., NAVARRON and., GRABIERES j., AIZPURU and., PELEGRIN ARAMENDY j., BEAUFORT and., BERNARD j., LEGARDINIER and., EIZAGUIRRE j., ROMAN and., MANTEROLA j., HARAMBOURE and., MARTIARENA GARAT j., LABEAU and., JEHAN j., CEZA and., DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BARRERO and., BALANZATEGUI j., ESTOMBA and., SALLABERRY j.
BILKURA IDAZKARIA : Céline COTINAT and.
Deialdi eguna: 2020ko ekainaren 29a

Bilkurari hasiera ematean, lehendakari gisa Kotte ECENARRO jauna zen, lehendiko auzapeza zen bezainbatean.

Hautetsiak deitzeari ekin dio.

065.2020 – HERRI KONTSEILUAREN KOKATZEA

  • ECENARRO Kotte
  • KEHRIG COTTENÇON Chantal
  • TRANCHE Frédéric
  • COTINAT Céline
  • IRAZUSTA Richard
  • CAMACHO-SATHICQ Nathalie
  • ARZELUS ARAMENDI Paulo
  • BUTORI Nicole
  • TARIOL Laurent
  • MOUNIOS-ADURRIAGA Michelle
  • ARRUABARRENA Jean-Michel
  • NAVARRON Laetitia
  • GRABIERES Ganix
  • AIZPURU Iciar
  • PELEGRIN ARAMENDY Laurent
  • BEAUFORT Laurence
  • BERNARD Daniel
  • LEGARDINIER Claire
  • EIZAGUIRRE Louis
  • ROMAN Claudie
  • MANTEROLA Xabier
  • HARAMBOURE Maika
  • MARTIARENA GARAT Xabi
  • LABEAU Leonor
  • JEHAN Michel
  • CEZA Marie
  • DESTRUHAUT Pascal
  • HIRIBARREN Hélène
  • POUYFAUCON Peio
  • BARRERO Marie Carmen
  • BALANZATEGUI Peyo
  • ESTOMBA Sylvie
  • SALLABERRY Jean-Baptiste

Behin Herri Kontseilua kokaturik, Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L 2122-8 artikuluari jarraikiz, biltzarraren lehendakaritza biltzarkide zaharrenari, Jean Baptiste SALLABERRY jaunari, eman dio, auzapeza hautatu bitartean.

Jean Baptiste SALLABERRY jaunaren lehendakaritzapean:
Isilpeko bozketa bidez, bozketa kabinara joanez, bozkatzera goaz. Bozkatzaileak kontseiluaren kokatze ordenaren arabera deituko dira.

066.2020 – AUZAPEZAREN HAUTAPENA

Lehendakariak auzapeza hautatzera gonbidatu du biltzarra, Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L 2122.4 eta L 2122.7 artikuluek agindu bezala.

Bozketaren lehen itzulia

Herri kontseilari bakoitzak, bere izena deitu dutela entzun eta herriko etxeak orori eman dion eredu bakarreko gutun-azala sartu du hautestontzian. Azken kontseilariak bozkatu eta bozka paperak kontatzeari ekin zaio berehala.

Emaitzak:

  • bozkatzeari uko 0
  • bozkatzaileak 33
  • boz zuri edo baliogabeak 0
  • Adieraziak 33
  • Gehiengo osoa 17

Jaso dituzten bozak :

  • Kotte ECENARRO jaunak 26 boz
  • Pascal DESTRUHAUT jaunak 7 boz

Jean Baptiste SALLABERRY jaunak, bilkuraren lehendakariak, adierazi du Kotte ECENARRO hautatua izan dela Hendaiako auzapez.

Kotte ECENARRO Hendaiako auzapezaren lehendakaritzapean:

067.2020 – AUZAPEZORDE KARGUEN SORTZEA

Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L 2122-2 artikuluaren aginduei jarraituz, herri kontseiluari dagokio auzapezordeen kopurua finkatzea.

Kopuru horrek kontseilukide ororen % 30eko muga du, hau da, gure herriari dagokionean, 9 auzapezorde.

Tokiko beharren eta biltzarrak landu beharreko gaien kopurua kontuan har eta auzapezen kopurua bederatzitan (9) finkatzea proposatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

068.2020 – AUZAPEZORDEEN HAUTAKETAREN AITZINEKO EPEA FINKATZEA

Auzapezordeen izendapena egin behar da eta horretarako, auzapez funtzioetarako hautagaien zerrendak aurkezteko hamar minutu hartzea proposatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

Epea bururatu eta auzapez jaunak galdetu du ea proposatu zerrendaz beste hautagairik baden.

Auzapezorde funtziotarako hautagai zerrenda bakarra aurkeztu da.

Zerrenda horrek honako kide hauek ditu:

1 – Chantal KEHRIG COTTENÇON and.
2 – Frédéric TRANCHE j.
3 – Nicole BUTORI and.
4 – Richard IRAZUSTA j.
5 – Céline COTINAT and.
6 – Jean Michel ARRUABARRENA j.
7 – Claire LEGARDINIER and.
8 – Ganix GRABIERES j.
9 – Michelle MOUNIOS ADURRIAGA and.

069.2020 – AUZAPEZORDEEN HAUTESPENA

Gero, auzapezordeak hautatzera deitu du biltzarra, auzapeza hautatzerakoan izendatu den bulegoaren kontrolpean eta baldintza berdinetan.

Bozketaren lehen itzulia

Herri kontseilari bakoitzak bere gutun-azala hetsirik sartu du hautestontzian.

Azken kontseilariak bozkatu eta bozka paperak kontatzeari ekin zaio berehala.

Emaitzak:

  • bozkatzeari uko 0
  • bozkatzaileak 33
  • boz zuriak 6
  • boz baliogabeak 1
  • Adieraziak 26
  • Gehiengo osoa 17

Jaso dituzten bozak:

  • KEHRIG COTTENÇON andrearen zerrenda 26 boz

Auzapez izendatu eta berehala hala kokatu dira Chantal KEHRIG COTTENÇON andreak gidatu zerrendako hautagaiak.

Auzapez jaunak KEHRIG COTTENÇON andrea eta TRANCHE jauna deitu ditu bere ondoan jartzera, sei urtez ukanen duten lekura.

TOKIKO HAUTETSIAREN GUTUNA

Auzapez jaunak, gero, Tokiko Hautetsiaren Gutuna irakurri du; hautetsi bakoitzari mahai gainean utzi zaio gutun hori (8. fitxa) aurkezpen dosierrean.

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

070.2020 INTZURAKO ETA PAUSUKO ESKOLETAKO HERRIARTEKO SINDIKATUAN HERRIAREN ORDEZKARIAK IZENDATZEA

Bi ordezkari titular eta bi ordezko izendatu behar dira herria herriarteko sindikatuan Herriaren ordezkari izan daitezen.

Honako hauek izendatzea proposatu zaio herri kontseiluari:

• Ordezkari titularrak:
Nicole BUTORI and.
Michelle MOUNIOS ADURRIAGA and.

• Ordezko ordezkariak:
Marie CEZA and.
Marie Carmen BARRERO and.

AHO BATEZ ONETSIA –

071.2020 – HERRI KONTSEILUAREN ZENBAIT AHALMEN AUZAPEZARI EMATEA, LURRALDE KOLEKTIBITATEEN KODE NAGUSIAREN L 2122-22 ARTIKULUARI JARRAIKIZ

Legeak (Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren 2122-22 artikulua) uzten dio Herri Kontseiluari zenbait ahalmen auzapezaren esku utz ditzan, eta auzapezari emateko baimendurik diren ahalmen guztiak ematea proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

Auzapez jaunak biltzarrari jakitera eman dio herri kontseiluaren hurrengo bilkura uztailaren 29an, asteazkenarekin, eginen dela. Elkargo Kontseilua uztailaren 17an, ostiralarekin, bilduko da, dirudienez goizez. Garai honetan, hainbat eta hainbat bilkura egin beharko dugu, aurkezteko, osatzeko, antolatzeko, Euskal Hirigune Elkargoarekin. Batzuk eta besteak maiz bildu beharrean topatuko gara seguruenik.

Hautetsiak herriko etxearen atariko mailadian biltzera gonbidatu ditu, ohiko argazkia egin dezaten, betiere elkarren artean utzi beharreko metroa utziz.

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak bilkura amaitutzat eman du 18:10ean.

HENDAIAN, 2020ko uztailaren 6an
Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea
Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilaria,

Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA
2020-07-6an
Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea
Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilaria

Kotte ECENARRO