2020ko irailaren 24an, 18 :30ean egin Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 334.2020

2020. urtean, irailaren 24an, ostegunarekin, 18:30 orenetan, herri kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza) – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j.,
BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINATand., ARRUABARRENAj., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak) – ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and., AIZPURU and., PELEGRIN ARAMENDY j., BEAUFORT and.,
BERNARD j., EIZAGUIRREj., ROMAN and., MANTEROLA j., HARAMBOURE and., MARTIARENA GARAT j., LABEAU and., JEHAN j., CEZA and., DESTRUHAUT j.,
HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BALANZATEGUI j.098.2020 zk. deliberamendutk goiti, ESTOMBA and. eta SALLABERRY j. 096.2020 zk. deliberamendutik goiti
AHALORDEAK: CAMACHO SATHICQ andreak CEZA andreari, TARIOL jaunak BERNARD jaunari eta BARRERO andreak ESTOMBA andreari.
EZ DIRA BERTARATU: BALANZATEGUI J. 095.2020 zk. deliberamendutik 097.2020 zk. deliberamendura, SALLABERRY j. 095.2020 zk. deliberamendura.
BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.
Deialdi eguna: 2020ko irailaren 17

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2020KO ABUZTUAREN 26KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2020ko abuztuaren 26ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio. Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA –

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO

095.2020 – HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2020ko uztailaren 3ko deliberamenduaren bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

096.2020 – HERRIAREN ORDEZKARITZA PORTUAREN KONTSEILUAN ETA ARRAIN SALTEGIAREN KONTSEILUAN

Egun, iragan uztailaren hogeita bederatziko izendapenak honela fintzea proposatu da:

  • Laket esleipena:
    •  Jean-Michel ARRUABARRENA – Titular,
    • Richard IRAZUSTA – Ordezko.
  • Arrantza esleipena:
    • Xabi MARTIARENA – Titular,
    • Maika HARAMBOURE – Ordezko.
  • Herria:
    • Kotte ECENARRO – Titular,
    • Chantal KEHRIG COTTENÇON – Ordezko.
  • Arrain saltegiaren Aholku Batzordean:
    • Céline COTINAT – Titular,
    • Jean-Michel ARRUABARRENA – Ordezko.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

097.2020 – COVID-19 EZOHIKO ORDAINSARIAREN ESLEIPENA

Herri kontseiluari proposatu zaio COVID-19 ezohiko ordainsaria ematea Hendaiako udal langileei.
Ordainsari horrek honako hauek emanen ditu balioan:

  • Osasun arrisku gehien bizi dituzten langileak: gehienezko kopurua, 1000 €, lanaldiaren arabera kalkulatuko dena,
  • Zerbitzu publikoaren jarraipena bermatzeko ahaleginetan ari diren langileak, arriskua zertxobait kontrolaturik duten lan ingurunean: gehienezko kopurua, 500 €, lanaldiaren arabera kalkulatuko dena,
  • Telelanean edo urruneko lan moldean ari diren langileak: gehienezko kopurua, 250 €, lanaldiaren arabera kalkulatuko dena.

AHO BATEZ ONETSIA –

098.2020 – ZERBITZUAREN INDARTZEA – Gazte Informazio Bulegoa

Herri Kontseiluari proposatu zaio Gazte Informazio Bulegoa –Hiri Bizitza Gunea- zerbitzurako lanaldi osoko administrazio laguntzaile aldi baterako lanpostu bat sortzea onar dezala; hirerkia maila C, lansaria 350 indize gordinaren araberakoa; kontratua urriaren lehenean hasiko litzateke indarrean eta 18 hilabetez jarraian iraunen luke.

AHO BATEZ ONETSIA –

099.2020 – HILERRI ZAHARREKO EMAKIDA BAT HERRIARI ITZULTZEA

Viviane Annie ARAMENDI andreak, STENNÄSSON alargunak, Herriari itzuli nahi lioke aldi baterako zuen emakida.
Halatan,bada, herri kontseiluari proposatu zaio itzultze hori onar dezan biltzarrean azaldu diren baldintzetan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Jean-Michel ARRUABARRENA j.

100.2020 – IGERILEKUA – SARTZEEN ETA ERABILEREN TARIFA OROKORRAK

Osasun egoera kontuan hartu eta hornikuntza horren erabiltzaileei kalte ez egiteko asmoz, urteko tarifa moldearen ordez «hiruhilekoko» (egiazki, 3 hilabete luze lirateke) tarifa moldea ematea proposatu da.
Herri kontseiluari proposatu zaio finka dezala, 2020ko irailaren lehenaz geroztik, Irandatz igerilekura sartzeko tarifa orokorra biltzarrean aurkeztu den moldean.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

101.2020 – BIDAIATZE MOLDE EZTIAK – VÉLODYSSÉE EUROPAR IBILBIDEAREN PUNTU BELTZ BAT KENTZEA –ZALDAIN BAT SORTZEA KANETA ETA PIERRE LOTI ARTEAN – DIRU LAGUNTZA ESKARIA NAZIO MAILAKO SUSPERTZE PLANAREN HARIRA (DSIL)

Erabiltzaileak (urtean 180 000 bat txirrinda pasatze) oso maiz kexatzen dira Hendaiako Kaneta portuan jarraipenik ez izatearekin, beste bideek ez baitute segur ibiltzeko aukera ematen, batez ere haurrekin joatean, eta zatitxo hori, zuzenean, zati txiki bat besterik ez da.
Izan ere, badiaren bidearen amaieraren eta bizikleta bidea berriz ere Beltzenean hartzen den lekuaren artean 135 ml luze den zatia antolatu behar da, zaldainez, Ibaiko Jabari Publikoaren gainean, erabiltzaile orori helgarri egiteko bidea.

Herri kontseiluari honako hauek eska ditzan proposatu zaio:

  • Pirinio Atlantikoetako Departamentuari eta Akitania Berriko Eskualdeari ahal besteko diruzko laguntza eragiketa horrek dituen gainkargak eta interes handia kontuan hartuz,
  • Estatuari, suspertze planaren barnean, ahal besteko diruzko laguntza, proiektu horrek bidaiatze molde berrietarako egiten duen ekarpena kontuan hartuz.

AHO BATEZ ONETSIA –

102.2020 – LEHENGO «AZOKA» ERAIKINAREN BERRIZTAPEN PROIEKTUA – LANMERKATUEN GEHIGARRIAK

Lehengo «Azoka» zaharraren berritze lanetan agertu zaigu lan merkatuetan doikuntzak egin beharra.

ERAGIKETAREN LABURPENA:

Lan guztien merkatu guztien hastapeneko diru kopurua 2 922 852.15 € ZG
Lan guztien merkatu guztien orotako kopurua gehigarriak eta guzti 3 135 910.62 € ZG
3 763 092.74 € ZB
Hau da, lanen merkatuen kopuruaren emendatzea + % 7.29

Herri kontseiluari lan merkatuen gehigarri horiek onar ditzan proposatu zaio.

EMANIKO BOZ GUZTIEK ONETSIA: 7 ABSTENTZIO:
DESTRUHAUT j. – HIRIBARREN and. – POUYFAUCON j. – BARRERO and. –
BALANZATEGUIj. – ESTOMBA and. eta SALLABERRY j..

103.2020 – HENDAIAKO HERRIKO ETXEAREN BEROKETAKO, AIRE EGOKITUKO, HAIZEZTAPENEKO, UR BERO SANITARIOKO ETA URAREN TRATAMENDUKO INSTALAZIOEN MANTENIMENDU ETA USTIAPEN MERKATUA – LANEN MERKATUETARAKO GEHIGARRIAK

Hendaiako Herriko Etxearen beroketako, aire egokituko, haizeztapeneko, ur bero sanitarioko eta raren tratamenduko instalazioen mantenimendu eta ustiapen merkatua, 2019. Urteaz geroztik Inter Energies sozietateak egiten du. Honako gehigarri hauen bidez eguneratu beharko litzateke:

  • 1. gehigarria – TURISMO BULEGOA: eraikinaren aire egokitu sistemaren eta aire beroko erridauaren mantenimendua, honako kopuru honekin: 590.00 € ZG, hau da, 708.00 € ZB.
  • 2. gehigarria – HAIZPEAN ZAHAR ETXEA: ke ateratze sistemaren mantenimendua, honako kopuru honekin: 2 245.00 € ZG, hau da, 2 694.00 € ZB.
  • 3. gehigarria – Legionellen lagin hartzeak honako leku hauetara hedatzea: DOJO GIHAR MOLDAKETA, BELTZENEKO TRINKETEA, BELTZENEKO ALDAGELAK, LIZARAZU ESTADIOA, LIZARDIKO AMA ESKOLA, UDAL LANTEGIAK, BARATZE ERRESERBA, honako kopuru honekin: 720.00 € ZG, hau da, 864.00 € ZB.

Kontratu horretarako gehigarriak onar ditzala proposatu zaio herri kontseiluari.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Ganix GRABIÈRES j.

104.2020 – HENDAIAKO HONDARRAITZ HONDARTZA ARRAZOIZ MANTENDUZ NATURA EGOERARA ITZULTZEA

Itsasoan hondakinak izatea eta hondartzetara lurreratzea etengabe ematen den fenomenoa da gure kostalde osoan gertatzen dena.

Udal kontseiluari honako hau proposatu zaio:

  • Hondarraitzeko hondartzako hondakinen biltze zerbitzuetan, urriaren lehenetik apirilaren 30 bitartean egin beharreko aldaketak egitea, garbiketa arrazoitu baten bidez hondartzari funtzionamendu naturalago batera itzultzeko aukera emateko,
  • Euskal Hirigune Elkargoarekin egin beharreko eztabaidei ekitea, DOCOB Natura 2000 delakoaren animatzailea baita, elkarrekin urteroko kudeaketa plan bat ezartzeko,
  • Auzapez jaunari baimena ematea dagozkien erakundeei (DREAL, Aturri-Garonako Ur Agentzia, Eskualdea eta, baliteke Departamentua ere) eska diezazkien komunikaziorako eta kudeaketa gastuetarako diru laguntzak).

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapezak biltzarkideak eskertu ditu eta bilkura amaitutzat eman du 19:30ean.

HENDAIAN, 2020ko irailaren 25ean

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea
Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilaria,

Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA
2020-09-25ean
Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea
Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilaria

Kotte ECENARRO