2020ko azaroaren 18, asteazkenean, 18:30ean egin, Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 414.2020

Bi mila eta hogeigarren urtean, azaroaren hamazortzian, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIERES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak), MARTIARENA GARAT j., PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., BERNARD j., MANTEROLA j., TARIOL j., AIZPURU and., ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and., BEAUFORT and., ROMAN and., HARAMBOURE and., LABEAU and., JEHAN j., CEZA and., DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BARRERO and, BALANZATEGUI j. ESTOMBA and. eta SALLABERRY j.
AHALORDEA EMANIK: EIZAGUIRRE jaunak JEHAN jaunari.
BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.

Deialdiaren eguna: 2020ko azaroaren 12

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I –2020KO URRIAREN 21EKO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2020ko urriaren 21eko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA –

Auzapez jauna, gai zerrendari ekin aitzin, bi informazioren berri eman behar dizut.

Urtero, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Euskarak urteko egun guztietan bizi behar badu ere, egun hori balia dezagun gure atxikimendua erakusteko.

Gaur, adierazi nahi dut Hendaiako Herriak aspalditik egin duen Euskararen aldeko politika ausarta eta aitzindaria jarraituko duela.

Euskaraldia kanpaina egun gutxitan hasiko da, eta abenduaren 3an amaituko da.
Parte har dezakezu. Euskarak guztion beharra du.

Behin hori erranik, zuen mahaien gainean utzi dizuegu Akitania Berriko prefet andreari eta Itsas prefetari itsas gune babestuen gaia aipatzeko idaztera engaiatu ginen gutunaren kopia. Xededun gutun hori nik neuk eta Urruñako auzapezak sinatu dugu elkarrekin, Erlaitza eta itsas gune horiek Urruña aldean baitira ere.
Erran behar dizuet ere Biriatuko auzapez andreak ere, Akitania Berriko Eskualde prefetari eta Itsas prefetari igorri diegun gutuna sinatu ez badu ere, haren berme dela.

Gero, gai zerrendari ekin diote:

II – DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO, auzapeza

119.2020 – HERRI KONTSEILUAZ EMAN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2020ko uztailaren 3ko deliberamenduaren bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

120.2020 – 2020. URTEA – 3. ALDAKETA ERABAKIA – AURREKONTU NAGUSIA

Aurrekontu nagusiari hainbat aldaketa egin behar zaio, 3. aldaketa erabakia osatuz; bilkuran aurkeztu dira.

Herri kontseiluari aurrekontu nagusiaren aldaketa horiek onar ditzan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

121.2020 – PROGRAMA BAIMENAK / ORDAINTZE KREDITUAK – SORTZEA

Programa baimenak eta engaiamendu baimenak bozkatu ditu herri kontseiluak, deliberamendu berezi batez, urtealdiaren aurrekontua edota aldaketa erabakiak onartzean.

 Ordaintze kredituen banaketa
ZUZENDARITZA Programa baimenaren izenburua Zenbakia Kopurua orotara 2020 – Aurreikusia 2021 – Aurreikusia 2022 – Aurreikusia 2023 – Aurreikusia OROTARA – Aurreikusia OROTARA – Egina
DST KANETAko zaldaina 2020-001 800 000 80 000 720 000 0 0 800 000 0
DST LEGARRALDE etxaldearen berritzea 2020-002 720 000 20 000 400 000 300 000 0 720 000 0
DST Jean MERMOZ karrikako 10 zenbakiko eraikinaren berriztapena 2020-003 3 000 000 0 700 000 1 800 000 500 000 3 000 000 0
4 520 000 100 000 1 820 000 2 100 000 500 000 4 520 000 0

AHO BATEZ ONETSIA –

122.2020 – ATSEDEN PORTUA – TARIFAK ETA ERABILTZE ESKUBIDEAK 2021. URTERAKO

Urgainean diren itsasontzien urteko abonamenduen tarifen berri har dezan proposatu zaio biltzarrari. Aurkeztu diren tarifa guztiak aldaketarik gabe onartu dira.

Tarifa berberak aplikatuko dira 2021eko urtarrilaren lehenetik goiti, Departamentu Kontseiluak besterik irizten ez badio.

AHO BATEZ ONETSIA –

123.2020 – ADM64 DELAKOAREN JARDUNAREN SOSTENGUA HURBILEKO SALTEGIEN BERRIZ ZABALTZEKO

Frantziako osasun egoeraren hondatzeak behartu du Errepublikaren lehendakaria bigarren konfinamendu baten erabakitzera birusaren hedapena urritzeko asmoz; erabaki gaitz horrek luzaz eraginen du enpresetan, enpresa oso txikietan nola enpresa txiki eta ertainetan, bai eta hurbileko saltegietan ere, nahiz eta Estatuak diruzko laguntzak aurreikusi dituen.

Hendaia herriko hautetsiei proposatu zaie lehen ministroari eta gobernuari eska diezaieten lehenbailehen zabal daitezen hurbileko saltegi guztiak.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

124.2020 – LANPOSTU IRAUNKORREN TAULA – 7. ALDAKETA

Herri kontseiluari proposatu zaio lanaldi osoko honako lanpostu iraunkor bana sor ditzan:

  • «administrazio laguntzailea» C kategoriakoa, 2020ko abenduaren lehenetik goiti, 356 eta 380 arteko indize gordineko trataera duena, kontratupeko langile baten kontratatzeko,
  • «jabari publikoaren kudeatzailea» B kategoriakoa, 2021eko urtarrilaren lehenetik goiti 372 eta 597 arteko indize gordineko trataera duena, kontratupeko langile baten kontratatzeko,
    Gehienez hiru urterako dira eta sei urte arte espresuki luza daitezke.

AHO BATEZ ONETSIA –

125.2020 – LANPOSTU IRAUNKORREN TAULA – 8. ALDAKETA – LANALDIEN LUZATZEA

Lanpostuen bilakaera eta zerbitzuaren animazio adarraren beharrak kontuan hartu eta zenbait urtetik hona gauzatu «prekarizazio» planarekin jarraitzeko asmoz, Herri Kontseiluari proposatu zaio, 2020ko abenduaren lehenetik goiti:

  • honako hauek sortzea:
    • 6 animazio laguntzaile lanpostu, astean 35 orenetakoak,
  • • Eta honako hauek hestea:
    • Animazio laguntzaile lanpostu 1, 18 orenetakoa,
    • Animazio laguntzaile 4 lanpostu, 28 orenetakoak,
    • Animazio laguntzaile lanpostu 1, 11 orenetakoa.

AHO BATEZ ONETSIA –

126.2020 – ZERBITZUAREN AZKARTZEA – GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA

Herri Kontseiluari proposatu zaio lanaldi osoko aldi baterako laguntzaile lanpostu bat sor dezan Giza Baliabideen Zuzendaritzan, 2021eko urtarrilaren lehenetik goiti, 18 hilabete jarraian urtebete baino luzeagoa izan ez litekeen aldi mugatu baterako. Lanpostu horri Lurralde Funtzioaren 896 eta 995 arteko indize gordinari dagokion ordaina emanen zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

127.2020 – BIZTANLERIAREN ERROLDA – ERROLDAGILE LANPOSTUEN SORTZEA – 2021. URTEA

Biztanleriaren errolda, 10 000 biztanletik gorako herrietan, urtero biztanleriaren zati baten errolda egitea da.

Errolda eragiketa horiek egiteko, Herri Kontseiluari proposatu zaio 6 erroldagile kontrata ditzan, lanaldi osoz, 2021eko urtarrilaren lehenetik otsailaren 28 arteko aldirako, funtzio publikoaren 350 indize gordinaren oinarriaren arabera ordainduko direnak.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

128.2020 – JABARI PUBLIKOA MERKATARITZARAKO ERABILTZEAREN ZERGAK – 2021.EKO URTARRILAREN LEHENETIK GOITI APLIKATZEKO TARIFAK

Araudiak agindu bezala, Hendaiako Herriak jabari publikoa erabiltzeko zergak ezartzen dizkie merkataritza jardunei.

2020an aplikatu tarifak eta 2021eko urtarrilaren lehenetik goiti aplikatuko direnak azaltzen dituen taula aurkeztu da bilkuran.

Halatan, bada, Herri Kontseiluari tarifa horiek guztiak onar ditzan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.

129.2020 – EGUERDIKO ATSEDENALDIA ESKOLETAN – ZERBITZUAREN TARIFAK – 2021. URTEA

Bilkuran aurkeztu dira 2021ko urtarrilaren lehenetik goiti ikasleei zerbitzu horregatik proposatuko zaizkien tarifak. Zerbitzu horrek honako hauek eskaintzen ditu:

  • Ama eskoletan: bazkari aldia eta zaintza harrera,
  • Lehen mailako eskoletan: bazkaria eta eskolaldi inguruko aisialdi harrera aldia.

Bi beherapen aurreikusten dira:

  • % 20 izena emaniko 3. haurretik goiti,
  • % 30 izena emaniko 4. haurretik goiti.

Izena Herriko Etxean eman behar da, baita noizean behin bazkaltzeko ere. Urtero berritu behar da izen emate hori.

Herriko eskoletarako eguerdiko atsedenaldiko zerbitzuaren tarifen printzipioa onar dezan proposatu zaio biltzarrari.

AHO BATEZ ONETSIA –

130.2020 – ESKOLALDI INGURUKO HARRERAK & LUDOTEKA – 2021ERAKO TARIFAK

2020an eskoladi inguruko harreretan eta ludotekan aplikatu diren eta 2021eko urtarrilaren lehenetik goiti aplikatuko diren tarifak aurkeztu dira biltzarrean, betiere kontuan hartuz familia kozientearen tarteak, oren erdikako tarifak, prezio finkoko tarifak eta haur kopuruaren araberako tarifak.

Tarifa berriak onartzea proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Michelle MOUNIOS ADURRIAGA and.

131.2020 – «LES VARIÉTÉS» ZINEMAGELA – TARIFAK

2021eko urtarrilaren lehenetik goiti aplikatuko diren «Les Variétés» zinemagelarako sarreren tarifak bilkuran aurkeztu dira.

Herri Kontseiluari tarifa berriak onar ditzan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

132.2020 – BIDEEN MARKATZE LANAK ETA SEINALIZATZE HORIZONTALEKO LANAK – ESKARI TALDE BATEN OSATZEA

Bideen markatzea eta seinalizatze horizontala egin eta mantentzeko lanen karietara, Herriak lehiaketa egiten du, Eskari Publikoaren Kodeak hala agintzen baitu.

Ahetze, Ainhoa, Arbona, Azkaine, Biriatu, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune eta Senpere herriek behar berdinak dituztenez, administrazio lanen errazteko eta eskala ekonomiak egiteko xedez interesgarri litzateke zerbitzu horiek partekatzeko eskari taldea osatzea.

Herri Kontseiluari eskari taldea osatzeko hitzarmena onar dezan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

133.2020 – TEILERI KARRIKAREN ETA RD 358 ERREPIDEAREN ARTEKO BIDEGURUTZEAN BIRIBILGUNE BAT ANTOLATZEKO LANETARAKO OBRALARITZA PARTEKATURAKO HITZARMENA

Herriak Teileri karrikaren eta RD358 errepidearen arteko bidegurutzean biribilgune bat antolatzeko lanak egin nahi ditu. Lan horietan espaloiak eginen dira, kantailak eta karrika arroilak, bai eta euri uren saneamendu lanak ere.

Departamentuak lan horiek diruztatzen parte hartu nahi du. Halatan, bada, obralaritza partekatua osatu da eragiketa horretarako, zeinean Hendaiako Herria baita obralaria.

Departamentuaren laguntzaren kopurua 100 K€ ZG da eta Herriak eragiketa horretan ematen duena, berriz, 141 666,67 € ZG.

Herri Kontseiluari eragiketa hori onar dezan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

134.2020 – ARGIZTAPEN PUBLIKOA – DE GAULLE JENERALAREN ETORBIDEKO TENTSIO APALEKO SAREEN LURPERATZEA (RD912 – 21 ETA 91 ZENBAKIEN ARTEKO SEKTOREA)

Auzapez jaunak Herri Kontseiluari jakitera eman dio Pirinio Atlantikoetako ENERGIA SINDIKATUAri eskatu diola De Gaulle jeneralaren etorbideko tentsio apaleko sareen lurperatzeari loturiko argiztapen publikoaren lanen azterketa egin dezan (RD912 – 21 eta 91 zenbakien arteko sektorea).

Herri Kontseiluari lan horien egitea honako kopuru honekin onar dezan proposatu zaio: 72 565,84 €.

AHO BATEZ ONETSIA –

135.2020 – ORANGE INGENIARITZA ZIBILA – DE GAULLE JENERALAREN ETORBIDEKO TENTSIO APALEKO SAREEN LURPERATZEA (RD912 – 21 ETA 91 ZENBAKIEN ARTEKO SEKTOREA)

Auzapez jaunak Herri Kontseiluari jakitera eman dio Pirinio Atlantikoetako ENERGIA SINDIKATUAri eskatu diola honako azterketa hau egin dezala: De Gaulle jeneralaren etorbideko tentsio apaleko sareen lurperatzeari loturiko ORANGE ingeniaritza zibileko azterketa (RD912 – 21 eta 91 zenbakien arteko sektorea).
Herri Kontseiluari lan horien egitea honako kopuru honekin onar dezan proposatu zaio: 37 284,63 €.

AHO BATEZ ONETSIA –

136.2020 – DE GAULLE JENERALAREN ETORBIDEKO TENTSIO APALEKO SAREEN LURPERATZEA (RD 912 – 21 ETA 91 ZENBAKIEN ARTEKO SEKTOREA)

Auzapez jaunak Herri Kontseiluari jakitera eman dio Pirinio Atlantikoetako ENERGIA SINDIKATUAri eskatu diola honako azterketa hau egin dezala: De Gaulle jeneralaren etorbideko tentsio apaleko sareen lurperatze lanen azterketa (RD912 – 21 eta 91 zenbakien arteko sektorea).

Herri Kontseiluari lan horien egitea honako kopuru honekin onar dezan proposatu zaio: 127 248,45 €.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zenez, auzpezak biltzarra eskertu eta bilkura amaitutzat eman du 19:45ean.

HENDAIAN, 2020ko azaroaren 19an

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,
Pirinio Atlantikoetako Departamentu kontseilaria,

Kotte ECENARRO

Herriko etxearen atarian afixatua: 2020.11.19an