Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf - -1 - nouvelle fenêtre)
Erref. KE.IG – 583.2019
Bi mila eta hemeretzigarren urtean, azaroaren 14an, ostegunarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.
BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., VESGA SORONDO and., GIANSANTI j., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., CAUBET LECUONA and. FRUCHART j., VARELA and., CAMBLONG j., TENA j., IRASSART ESTOMBA and., BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j. 128.2019 zk. deliberamendutik goiti, eta DESTRUHAUT j.
BARKATUAK: POLA LAKE andrea, ahalordea KEHRIG COTTENÇON andreari emanik, BOURROUILH PAREGE jauna, ahalordea TRANCHE jaunari emanik, CEZA andrea, ahalordea MOUNIOS ADURRIAGA andreari emanik.
EZ DA BILKURAN IZAN: BALANZATEGUI jauna 118.2019 zk. deliberamendutik 127.2019 zk. deliberamendura.
BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.
Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.
I – 2019KO URRIAREN 16KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA
Auzapez jaunak 2019ko urriaren 16ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio. Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.
AHO BATEZ ONETSIA –
II – DELIBERAMENDUAK
Gai zerrendari ekin zaio jarraian:
TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.
118.2019 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK
Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2014ko apirilaren 28ko eta 2015eko urtarrilaren 7ko deliberamenduen bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.
Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.
119.2019 – 2019. URTEA – 3. ALDAKETA ERABAKIA – AURREKONTU NAGUSIA
Aurrekontu nagusiari zenbait aldaketa egin behar zaio; 3. aldaketa erabakia osatuko dute aldaketa horiek. Herri Kontseiluari aldaketa erabaki hau onar dezan proposatu zaio.
AHO BATEZ ONETSIA –
120.2019 – 2019. URTEA – 1. ALDAKETA ERABAKIA – ARRANTZA AURREKONTU ERANTSIA
Arrantza Portuaren Aurrekontu Erantsiari zenbait aldaketa egin behar zaio; 1. aldaketa erabakia osatuko dute aldaketa horiek. Herri Kontseiluari aldaketa erabaki hau onar dezan proposatu zaio.
AHO BATEZ ONETSIA –
121.2019 – 2019. URTEA – 2. ALDAKETA ERABAKIA – ATSEDEN PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA
Atseden Portuaren Aurrekontu Erantsiari zenbait aldaketa egin behar zaio; 2. aldaketa erabakia osatuko dute aldaketa horiek. Herri Kontseiluari aldaketa erabaki hau onar dezan proposatu zaio.
AHO BATEZ ONETSIA –
122.2019 – 2019. URTEA – 3. ALDAKETA ERABAKIA – BESTA ETA ANIMAZIOEN BATZORDEAREN AURREKONTU ERANTSIA
Besta eta Animazioen Batzordearen Aurrekontu Erantsiari zenbait aldaketa egin behar zaio; 3. aldaketa erabakia osatuko dute aldaketa horiek. Herri Kontseiluari aldaketa erabaki hau onar dezan proposatu zaio.
AHO BATEZ ONETSIA –
123.2019 – ATSEDEN PORTUA – TARIFAK ETA ERABILTZE ESKUBIDEAK 2020. URTERAKO
2020ko urtarrilaren lehenetik goiti uretan diren ontzien urterako abonamenduen tarifak %1ean goratzea proposatu zaio biltzarrari, betiere Departamentu Kontseiluak eman iritzia kontuan hartuz.
AHO BATEZ ONETSIA –
124.2019 – DIRULAGUNTZA – BESTA ETA ANIMAZIOEN BATZORDEA
Besta eta Animazioen Batzordearen aurrekontuari 10 000 euroko orekatze dirulaguntza ematea proposatu zaio biltzarrari, aurrekontu aldia behar bezala burura dezan.
AHO BATEZ ONETSIA –
TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.
125.2019 – ESKOLETAKO EGUERDIKO ATSEDENALDIA – ZERBITZUAREN TARIFAK – 2020. URTEA
2020ko urtarrilaren lehenetik abenduaren 31 bitartera udal eskoletan erabiliko diren eguerdiko atsedenaldiko zerbitzuen tarifa horietarako printzipioa onar dezan proposatu zaio biltzarrari.
AHO BATEZ ONETSIA –
126.2019 – ESKOLALDI INGURUKO AISIALDI HARRERAK & LUDOTEKA – 2020KO TARIFAK
2020ko urtarrilaren lehenetik goitiko eskolaldi inguruko aisialdi harreretarako tarifa berri horiek onar ditzan proposatu zaio biltzarrari.
AHO BATEZ ONETSIA –
127.2019 – OSTATATZE GABEKO AISIALDI HARRERAK – 2020KO TARIFAK
2020ko urtarrilaren lehenetik goitiko ostatatze gabeko aisialdi harreretarako tarifa berri horiek onar ditzan proposatu zaio biltzarrari.
AHO BATEZ ONETSIA –
TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.
128.2019 – EREMU PUBLIKOA MERKATARITZA JARDUNETARAKO ERABILTZEA – 2020KO URTARRILAREN LEHENETIK GOITIKO TARIFAK
Araudiak hala agindurik, Hendaiako Herriko Etxeak eremu publikoaren erabileragatiko zerga ezartzen du merkataritza jardun baterako bada erabilera hori. Zerga horren tarifa guztiak urtero berritzen dira. Hartara, 2020ko urtarrilaren lehenetik goiti tarifa berri horiek onar ditzan proposatu zaio biltzarrari.
AHO BATEZ ONETSIA –
129.2019 – G7 – MERKATARIEN IBILGAILUEN APARKATZEA
Hendaiako Herriak jasan du Biarritzeko G7aren eta urruñan antolatu G7aren aurkakoaren eragina; ekitaldi horien karietara, zirkulazio eta aparkatze baldintzak nahasi ziren. Horregatik, Herriak Indigo sozietateari eta Hendaia Turismo & Merkataritzari laguntza galdegin zien merkatariei herri barneko lurrazpiko Indigo aparkalekuan aparkatzeko abantailazko baldintzak proposatzeko abuztuaren 20tik 26ra, biak barne.
Hendaia Turismo & Merkataritzari, egin zuen kargen aitzinatzeagatik dagozkion 804,93 € ordain dakion proposatu zaio herri kontseiluari.
AHO BATEZ ONETSIA –
130.2019 – EGONALDI ZERGA – ZERGA BILTZEKO BIDEAK ANTOLATZEA
Hendaiako Herri Kontseiluak, Euskal Hirigune Elkargoak egin duenaren bidetik, egokitu nahiko luke herrian egonaldi zerga aitortzeko bidea.
Hartara, 2020ko urtarrilaren lehenetik goiti egonaldi zerga biltzeko bideak antola daitezen onar dezan proposatu zaio biltzarrari.
AHO BATEZ ONETSIA –
TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.
131.2019 – LANPOSTU IRAUNKORREN 7. TAULA
Lanpostuen, zerbitzuen beharren eta betetzen diren zereginen bilakaera kontuan hartuz, 2020ko urtarrilaren lehenetik goiti lanaldi ez osoko lehen mailako animatzaile nagusiko lanpostu bat (kultura adarra) sortzea proposatu zaio herri kontseiluari.
AHO BATEZ ONETSIA –
132.2019 – HARMONIEN HERRIARTEKO ELKAR ADITZEA – S. JAUNAREKIN TRANSAKZIOA EGITEKO BAIMENA
- jauna musikari aritzen zen, 2006. urteaz geroztik, Harmonien Herriarteko Orkestran. 2016ean, orkestraburuak ez zuen gehiago haren zerbitzuak baliatu nahi ukan.
- jaunak kalteordainak eskatu zituen. Epaiketa baino lehen eta abokatu bidez, 5000 euroko kalteordaina proposatu zaio.
Biltzarrari proposatu zaio auzapez jaunari baimena eman diezaion S. jaunarekin kopuru horretan adostu dezan kalteordaina (horren % 50 Donibane Lohizuneko herriari legokioke).
AHO BATEZ ONETSIA –
133.2019 – HERRITARREN ERROLDA – ERROLDATZAILE LANPOSTUAK SORTZEA – 2020. URTEA
- urteaz geroztik, 10 000 biztanletik gorako herriek urtero biztanleriaren zati bat erroldatu behar dute. Halatan, bada, 2020ko urtarrilaren lehenetik 2020ko otsailaren 29ra bitarte lanaldi osoko 6 erroldatzaile kontratatzea onar dezan proposatu zaio herri kontseiluari.
AHO BATEZ ONETSIA –
TXOSTENGILEA: Iker ELIZALDEj.
134.2019 – HENDAIAKO HERRIKO ETXEAK INTZURA ALDEAN ALOKAIRUAN EMANIK DITUEN ERAIKINEN TARIFAK
Hendaiako Herriko Etxeak ekonomia jardunetarako lokalak ditu Intzurako industrialdean eta alde horrek garapenerako aukerak ditu: garraio bitartekarien eraikina, Autoportuaren harrera zentroa eta aduana zenaren eraikina. Herria, Hendaia Merkataritza eta Turismo IMEParekin eta jarduna eta enplegua laguntzeko LAN-EKO zentroarekin batera, ekonomia alde hori bizkortzeko ahaleginean ari da eta, horren karietara, erabileren birkalifikatzeari ekin zaio Herriak leku horiek alokatzen dituenean erabiltzen dituen tarifak egokitzeko.
Tarifa horien egokitzearen printzipioa onar dezan proposatu zaio biltzarrari.
AHO BATEZ ONETSIA –
TXOSTENGILEA: Christelle CAZALIS and.
135.2019 – «LE CINÉMA A DU CŒUR» ERAGIKETA
Hendaiako Herriko Etxeak baietz erran dio «Le cinéma a du cœur» eragiketari. Eragiketa hori «Les Restos du cœur» elkarteari zinemarako sartze bakoitzetik euro bat ematean datza eta 2019ko irailaren 18tik 24ra bitarte egin zen «Variétés» zinemagelan.
Herri Kontseiluari proposatu zaio baimena eman diezaion auzapez jaunari 363 € (363 ikusle) eman diezazkion elkarte horri.
AHO BATEZ ONETSIA –
136.2019 – «VARIÉTÉS» ZINEMAGELAN ESKAINI GOZOKIEN PREZIOAK – 2020. URTEA
«Variétés» zinemaren barran gozokiak eta edariak saltzen dira emanaldi bakoitza hasi baino oren erdi lehenago edota arrats saio berezietan.
Biltzarrari tarifa berriak aurkeztu zaizkio eta onar ditzan proposatu.
AHO BATEZ ONETSIA –
TXOSTENGILEA: Jean-Michel ARRUABARRENA j.
137.2019 – GAZTEEN AISIALDI TXARTELA
2019ko urtarrilaren 17an egin bilkuraz geroztik, Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aurrea Hartzeko Tokiko Batzordearen «Mendekotasuna sortzen duten jokamoldeei aurrea hartu eta aurka egiteko taldea» «Gazteen aisialdi txartela» plantan emateko ari da lanean. Txartel honek lagunduko lioke gazteari kirol edota kultura elkarte baten kide egitearen kostua ordaintzen, kostuaren % 80a ordainduz; laguntza hori gehienez 80 eurokoa litzateke, bilkuran zehaztu diren bideetatik.
Auzapezari «Gazteen aisialdi txartela» gauzatzeko baimena eman diezaion proposatu zaio biltzarrari.
AHO BATEZ ONETSIA –
TXOSTENGILEA: Martine ANSAULT LECUONA and.
138.2019 – BIDEEN ETA BERDEGUNEEN HELGARRITASUN PLANAREN (BBHP-PAVE) ONARTZEA
Udal zerbitzuek egin dute, Euskal Elkargoaren zerbitzuekin elkarlanean, lehen eta bigarren faseetarako bideen eta eremu publikoen diagnostikoa. Hirugarren eta laugarren faseena ADERA azterketa bulegoak eta BBHParen prestatzeko plantan eman zen gidaritza batzordeak egin dute.
Herriko bideen eta eremu publikoetako hornikuntzen diagnostikoa eta helgarritasun plana onar ditzan proposatu zaio biltzarrari.
AHO BATEZ ONETSIA –
TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.
139.2019 – HENDAIAKO GELTOKIKO SNCF ETA EUSKOTREN GELTOKIEN ARTEKO LOTURAREN PROIEKTU ETA EGIKARITZE AZTERKETEN DIRUZTATZE BALDINTZA ETA MOLDEAK ETA JARRAIPENA ZEHAZTEKO HITZARMEN BEREZIA
PEM ELGARREKIN izeneko eragiketari dagokien lanen egitarau orokorra iragan irailaren 18an onartu zuen Herri Kontseiluak. «Geltokien» guneak aldaketa handiak biziko ditu datozen bostetik hamar urteko tartean, hala trenbideei dagokienean nola hiriko aldaketei eta eguneroko mugitzeei dagokienean, bai herri mailan bai eta mugazgaindikoan eta nazio mailan ere.
SNCF eta Euskotren eraikinen arteko loturari buruzko hitzarmen berezia egin behar da eta auzapezari hitzarmen hori onartzeko baimena eman diezaion proposatu zaio biltzarrari.
AHO BATEZ ONETSIA –
140.2019 – DIRUZAINTZA IZAN ZEN LEKUA – BERRITZE ETA BERRANTOLATZE PROIEKTUA
- urtean zehar, diruzaintza izan zenaren eraikina berritu eta berrantolatzeko asmoa dago. Etxe beherearen zati bat Baionako Familia Laguntza Kutxaren eta Eritasun Asurantzarako Lehen mailako Kutxaren zerbitzuen esku utziko da.
Auzapezari obralarien lehiaketarako iragarkia argitaratzeko baimena eman diezaion proposatu zaio Herri Kontseiluari.
AHO BATEZ ONETSIA –
Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 19:35ean.
HENDAIAN, 2019ko azaroaren 15ean
HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA
Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea
Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari
Kotte ECENARRO