Herria Europaren tenorean, 2022ko maiatzaren 14, larunbatean
Hendaiako Herriaren Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak eta bere Elkartasunezko Europarren Gorputzeko bolondresen beren kulturarteko, elkartasunezko eta parte hartze bidezko besta antolatzen dute: «DIVERCITY».
Festibal horren helburua parte hartzaileak (publiko oro) egungo gai garrantzitsuetaz -hala nola diren mugikortasuna, ekologia eta bakardadea- ohartarazteko.
“Azken bi urteotan bizitu dugun osasun krisiarekin, jendeak bakartu dira (konfinamendua, beldurra…). Ekitaldi horren helburua jendeak elkartu eta bakardadeari aurka egitea da. Aldi berean, festibala kulturartekoa izanen da, Europa ospatuko du, bai eta Hendaian dauden dibertsitatea eta multikulturalismoa” diote César Timmerman eta Mattia Elia bi europar bolondresek.
Besta horri esker, herritarrek balioa eman diezaiokete dibertsitateari herri honen kultura ondarea den bezainbatean, eta berdintasuna susta dezakete ere, “guztiak desberdinak, guztiak berdinak” lelopean; lotura azkarrak sortzen dira horrela hendaiarren artean.
EGITARAUA
14:00etatik 18:00etara: Kultura bidegurutzea, Europari buruzko erakusketa bat, bakardadearen aurkako borroka agerian emanez
Beren herrialdeak azaltzen dituzten bolondresen hainbat erakusmahaik hartuko zaituztete atzerriko kultura bat ezagutzera emateko (Armenia, Belgika, Grezia, …)
Horrez gain, «Tamala» taldeak musikaz lagunduko du arratsalde tarte hori.
Honako hauek dira partaide: CRIJNA, Eurodesk, So-Mobilité, Europe Direct, Pistes Solidaires. Europan eta Europatik at bidaiatzeko aukerei buruzko informazioak eskainiko dira.
- 18:30etik 19:00era: Armeniar dantza eta abestiak, «Recherches culturelles» elkarteak eskainiak
- 20:30etik 23:00etara: Kontzertuak «Los bomberos rockeros» eta «La main courante » taldearekin