Divercity: Herria Europaren tenorean

Hendaiako Herriko Etxearen Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak eta haren Elkartasuneko Europar Gorputzetako Marina Dimitriou eta Kamil Przybylowski bolondresek parte hartze bidezko kulturarteko ohiko besta antolatu dute: «DIVERCITY».

Festibal horren xedea parte hartzaileak (jende oro) egungo gai garrantzitsuetaz ohartaraztea da, hala nola mugikortasunaz, berdintasunaz eta ekologiaz. Ekainaren 26ko ekitaldi horrek hiru gai landuko ditu: ingurumena, sexualitatea eta osasuna.

  • Sexuen eta sexualitateen berdintasuna: Gogoan hartuz Frantziak emakume eta gizonen arteko berdintasunerako nazioartean daraman estrategia (2018-2022) bai eta COVID-19 pandemiak emakumeengan ukan duen eragina. Horrez gain, gai hori hautatuz, Parisen, 2021eko ekainaren 30ean eginen den Berdintasun Belaunaldiaren Foroa («ONU Emakumeak» delakoak antolatu eta Frantzia eta Mexiko elkarrekin buru dituen biltzarra) argitara eman nahi da ere.
  • Berdintasuna osasunean: Osasun alorreko berdintasunak gure bizitzaren alde ia orotan eragiten digu: gizartean, senitartean, lanbidean, emozioen aldean, sexuan eta gainerako guztietan. Frantzian, bost milioi pertsona dira ahalmen urritasunen batek joak. Festibal horren bidez, herrian eskaintzen diren zerbitzu oro eskuratzen lagundu nahi diegu, dituzten eskubideak bultzatuz eta jende oro ahalmen urritasunaren gaiaz ohartaraziz.
  • Ingurumen berdintasuna: Klima berotzeak guztiok jotzen gaitu. Honako galdera hau egin genezake, halere: «guztiok berdin ote gara kutsaduraren aitzinean?»

Aldi berean, festibala kulturartekoa izanen da eta Europa, dibertsitatea eta Hendaian dagoen kulturaniztasuna ospatuko ditu.

Kulturarteko besta horrek dibertsitatea herrian dugun kultura ondare gisa agerian emateko aukera ematen die herritarrei. Berdintasuna sustatzeko «elkarren bestelakoak baina berdinak» lema nahi dugu erabili, halatan, hendaiar guztien arteko lotura azkar eta iraunkorra emateko.

EGITARAUA XEHEKI

14:00ETATIK 18:00ETARA:

Kulturen bidegurutzea, Europari buruzko erakusketa, Berdintasunaren gaia nabarmenduz

Hainbat erakusmahaitan, nork bere herrialdea ordezkatuz, atzerriko kultura bat erakutsiko digute bolondresek: Austria, Belgika, Kolonbia, Espainia, Frantzia, Grezia, Hungria, Italia, Norvegia, Polonia, Senegal…

Horrez gain, «Tamala» taldeak eskainiko dio musika arratsaldearen tarte horri.

Partaide honako hauek ditugularik: CRIJNA, Eurodesk, So-Mobilité, Europe Direct, Pistes Solidaires, Europan eta Europatik haratago ere mugitzeko diren aukerei buruzko informazioak eskainiko dira.

Bidegurutze horren osagarri, beste zenbait gai ere eskainiko dute inguruko elkarteek:

  • Ingurumena: Birziklatzea eta txirrinda konpontzeko lantegia Recycl’arte elkarte eta «le Vélo Smoothies» delakoarekin
  • Berdintasuna: Los Bascos elkartearekin

18:00ETATIK 18:30ERA:

Brasilgo dantza, Dantza Carioca elkartearekin

18:30ETIK 20:00ETARA:

Kontzertua: Yodi

20:30ETIK 22:00ETARA:

Kontzertua: Yo, Antilletako soinua

Navigation de l’article