Detekzio kanpaina ostegunean herrian

Hetsialditik ateratzeari loturiko nazio mailako test egite estrategiaren harira, Akitania Berriko Eskualdeko Osasun Agentziak Covid19a detektatzeko zenbait ekintza egitea erabaki du, urririk (Erien Asurantzak % 100ean hartzen du bere gain) eta errazki turismo egonlekuetan eta turistei harrera egiten zaien lekuetan.

Hendaiako Herriko Etxea osasun urraspide horretara lotu nahi izan da, noski. Hartara, kanpaina bat antolatu zen abuztuaren 6an, ostegunarekin, 14 orenetatik 17 orenetara, Jean Jaurès eskolan, SEALAB laborategiaren eta Karine MARSAUD medikuaren lantaldearen laguntza preziatuarekin.

Horren karietara, adin orotako 360tik gora pertsona etorri ziren bere kabuz arratsalde horretan testa egitera.

 

Navigation de l’article