Departamentu eta eskualde hauteskundeak: hautes zerrendan emazu izena!

Hautesleak heldu diren ekainaren 20 eta 27rako deituak dira eskualde eta departamentu kontseiluak berritzeko bozkatzera. 2021eko maiatzaren 14ko gauerdi arte duzu hautesleen zerrendan izena eman edo zure helbidea aldatzeko.

NOLA EMAN IZENA

IZENA LINEAN EMATEA

1 – Indarrean dudan pasaportea edo nortasun txartela eskaneatuko dut

2 – Nire izen-deitura eta Hendaiako helbidea dakartzan hiru hilabete gabeko ene bizileku frogagiria eskaneatuko dut

3 – Helbide honetara konektatuko naiz: https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/R16396

4 – Nire izen ematea bali eginen dut. Hauteskundeen zerbitzuak zure eskaria har eta landuko du.

IZENA POSTA ARRUNTAZ EMATEA (EDO HERRIKO ETXEAREN POSTONTZIAN UZTEA)

Hauteskundeen zerbitzurako gutunazala prestatuko dut honako hauek sartuz:

Ene dosierra posta arruntaz Hendaiako Herriko Etxera igorriko dut, Errepublika Plaza –Hauteskundeen Zerbitzura.

izena herriko etxean ematea

  1. Hitzordua hartzeko hauteskundeen zerbitzura deituko dut honako zenbaki honetara: 05 59 48 23 23
  2. Ene hitzordura, indarrean dudan pasaportea edo nortasun txartela eramanen dut
  3. Nire izen-deitura eta Hendaiako helbidea dakartzan hiru hilabete gabeko ene bizileku frogagiria emanen diet.
  4. Bertan bete behar dut hautesleen zerrendan izena emateko Cerfa inprimakia edo lehenagotik telekarga eta hitzordura baino lehen beteko dut.

Ahalordeak

2021eko martxoaren 11ko 2021-270 Dekretuak agindu bezala, ahalordea emateko «Maprocuration» teleprozedura berria hasi da zerbitzua ematen 2021eko apirilaren 6an. Hautespen orotarako da jendeei zabalik. Informazio guztiak honako helbide honetan dituzu: www.maprocuration.gouv.fr

Hiru bide dituzu urraspide horretarako:
· Telezerbitzua balia eta gero jendarmeriara edo polizia etxera zu-zeu joan, nortasun agiri batekin eta linean eskaria egin izanaren froga ematen duen e-mezuarekin

· Interneten eskura litekeen inprimakia inprima ezazu eta jendarmerian, polizia etxean edo auzitegian edo prefetak zehaztu jendea hartzen duen lekuren batean eman ezazu zeu zuzenean, nortasun agiri bat daramazula.

· Han (jendarmerian, polizia etxean edo auzitegian) eskura dezakezun inprimakia eskuz bete eta nortasun agiriren batekin zeuk aurkeztu.

ZERTARAKO DIRA ESKUALDE ETA DEPARTAMENTU HAUTESKUNDEAK?

Eskualde hauteskundeak eta Departamentu hauteskundeak eskualde kontseiluen eta departamentu kontseiluen osaera berritzeko sei urtez behin antolatzen diren hauteskundeak dira.

ZEIN ESKUMEN DITUZTE ESKUALDEEK ETA DEPARTAMENTUEK?

Eskualdeek. Ekonomiaren garapenean, lurralde antolakuntzan, lanbide formakuntzan, bai eta hiriz kanpoko garraioetan (bereziki TER sarea) eshuhartzen dute. Lizeoen kudeaketa egitearen ardura duten elkargoak dira ere eskualdeak.

Departamentuek. Gizarte ekintzan (haurrentzako gizarte laguntza, adinekoen laguntza, ezintasun bereziren bat dutenen laguntza edota elkartasun aktiboko diru sarrera ere) aritzeko eskumenak dituzte, Kolegioen kudeaketarako eskumena dute ere.

NOLA EGITEN DA HAUTESPENA?

Bi hautespenak egun berean egiten dira, baina bakoitzak bere hautesbide berea du elkarren oso bestelakoa.

Eskualdekoa. Bi alditan egiten den zerrenda mistoko hautespena da, ordezkapen proportzionala ematen duena baina gehiengoarentzako sariarekin. Sexu bakoitzeko hautagaiak aldizka kokatuz eskualde biltzarrean bete behar diren lekuen eineko izenekin (183 Akitania Berriaren kasuan) osatu zerrendak bozkatzen dituzte hautesleek.

Lehen itzulian, zerrenda batek adierazi bozen % 50etik gora boz bilduz gero, bete beharreko lekuen laurdenaren saria jasoko du. Gainerako lekuak proportzionalki banatuko dira gutxienik bozen % 5 jaso dituzten zerrenden artean, saria jaso duen zerrenda ere barne.

Ez bada gehiengo osoa lortzen duen zerrendarik, bigarren bozkaldia antolatuko da. Lehen itzulian gutxienik bozen % 10 lortu dituzten zerrendek bakarrik har dezakete parte bigarrenean, baina gutxienik % 5a lortu duten zerrendekin bat egin dezakete. Bigarren itzulian lehen helduko den zerrendak lekuen laurdena jasoko du eta gainerakoa gutxienik bozen % 5a lortu duten zerrenden artean banatuko da.

Departamentukoak. Bi aldi dituen gehiengo binominaleko hautespena da. Kantonamendu bakoitzean, hautesleek emazte eta gizon banako bikotea izendatuko dute; horrek departamentu biltzarretan erabateko parekotasuna izan dadin bermatzen du. Hautespenaren lehen itzulian, bikote bat hautatuko bada, adierazi bozen % 50a eta izen emanikoen laurdena bederen ukan behar ditu.

Hala gertatu ezean, bigarren itzulia antolatuko da. Bigarren bozkaldi horretan aski da gehiengo arrunta lortzea: lehen postua lortzen duen bikotea hautatuko da. Bigarren itzulian parte hartzeko, lehen itzulian izen emaniko hautesleen % 12,5 ukan behar ditu bikote bakoitzak.

 

Navigation de l’article