Denentzat gizarte zentroak hirugarren minibusa eskuratu du erabiltzaileei zerbitzu gehiago eskaintzeko.
Minibus horren erabiltzea sustatzeko, Marie-Claude Berra elkarteburuak, Chantal Kehrig garraioen ardura duen elkargo kontseilariak, Marc Sy Transdev Fundazioaren Euskal Herriko ordezkariak eta Marc Viera, gizarte zentroaren zuzendariak hitzordua eman zieten zenbait erabiltzaileri, prentsari eta Kiwanis elkarteari uztailaren 10ean, ostiralarekin.
Minibus horrek lagunduko du, eskola sartzetik goiti, “SoliDrive” baliabidea sostengatzen. Zerbitzu horrek adinekoei eskaintzen die laguntza eta eguneroko bizitza erraztu nahi die. Bereziki, erosketa pizu eta handietarako laguntza eskaintzen die, hilean behin, eta arrakala digitalaren inguruko laguntza ere eskaintzen die eskariak linean egiteko.
Proiektu hori gizarte mugikortasuneko egiazko baliabidea da lurraldearen zerbitzura eta Transdev fundazioak %30ean diruztatu du (gainerakoa gizarte zentroaren kargura da); lurraldean den hiri garraio eskaintza osatzera datorkigu. Bilkura horretan ziren “SoliDrive” zerbitzuaren erabiltzaileek adierazi dute oso eraginkorra dela proposatu den zerbitzua.
Eskola sartzearen bitartean, minibus hori, mugikortasun murritzekoentzat egokitua, uda osoan zehar aisialdi zentrora joanen diren 70 haurrei emanen die zerbitzua.