Estatuak eman manuen pean, Denentzat gizarte zentroa hetsirik dugu martxoaren 16az geroztik. Halarik ere, telelanaz egiten ari gara lehentasunezko egitekoak.
Marc Viera, egituraren zuzendariak dio «zentroa isolaturik direnentzako baliabide lekua da eta, hartara, ezinbestekoa zaigu haien berri jaso eta gizarte loturari eustea».
Zentroaren funtzionamenduari loturiko administrazio lanak atxikiz ere, lehentasuna gurasotasunari eta adineko pertsonei eman zaie. Ahulduriko 300 pertsonarekin jarri dira gizarte laguntzaileak harremanetan haien beharrak ezagutzeko. Hirurogeitik gora dira astean behin deituak; ia 80, berriz, 15 egunetik behin, eta beste hamabost bat Gizarte Ekintzako Udal Zentzoarekin jarri ditugu harremanetan erosketak etxera ekar diezazkieten. Egiteko horretan, telefono deiak hartzen dituen langileak laguntzen die gizarte laguntzaileei.
Telefono harrerak
Sylvie, Noéline, Annie eta Pantxika zuri adi dituzu.
- Jende ororentzat. Aste egun orotan, 06 74 23 76 34 / 07 76 01 02 74 telefonoetan edo, arratsaldeetan, 05 59 20 37 63 telefonoan (gizarte zentroaren zenbakia).
- Laguntzaileen gunea. Ostiral goizetan, 9:00etatik 12:30era, 06 74 23 76 34 telefonoan
- Gazteei aditzeko harrera. Asteazkenero, 06 69 73 68 19 telefonoan
- LAEP. Astearte-ostegun goizetan, 9:30etik 11:30era, 07 76 01 02 74 telefonoan
Zentroak daramatzan jardunak
Urririkako 5 laguntzailek diraute beren «ikasleekin» harremanetan, ikasketen jarraipena bermatzeko eta gizarte loturari eusteko. Halatan, bada, urririkako laguntzaile batek eta bere ikasleek poema eta ipuin bana proposatu dituzte Florilège lehiaketarako. (Iaz, talde horrek poesia lehiaketako 2. saria irabazi zuen).
Konfinamendua hasi zenetik, zentroko abesbatzaren buruak azken 10 urteak bizitzeko aukera ematen die abeslariei e-postaz igorri argazki albumen bitartez. Izan ere, abesbatzak aurten zituen ospatzeko bere 10 urteak.
Etortzekoa
Herriak egiturari eskatu dio eskola laguntzako lantegi bat eman dezan plantan ikasteko zailtasunak dituzten edo ikasketak uzteko bidean diren haurrei etxeko lanak egiten laguntzeko, senideekin batera.
Hélène, gizarte zentroaren haurren gunearen koordinatzaile eta formakuntzaz irakasle denak du bideokonferentzia bidezko lantegi hori egituratzeko ardura; lagunduko diren haurrak irakasleek aitzinetik hautatu lehen mailako lehen urtetik bosgarren urtera arteko ikasleak izanen dira (Hezkuntza Ministerioaren ikuskatzaileak bali egin du). Seigarreneko eta hirugarreneko etxeko lanetan laguntzeko bideo lantegi bat ere aurreikusi da.
Antolaketa hori hetsialdia pixkanaka bukatzen joateko garaian ere mantenduko da, Covid-19 birusa heldu aitzin zeuden lantegiei ezinen baitzaie berriz ekin.
Hetsialdia pixkanaka uztea orain beretik aitzinetik ikustea
Jardunei berriz iraila arte ekinen ez bazaie ere, zentroa maiatzaren hondarretik ekaina arteko trantsizio eztia antolatzeko lanetan da berriz, lotzeko beharra dutenak hartzeko.
Asteazkenetako eta udako aisialdi harrera (6-11 urte) eta nerabeen harrera (11-17 urte) berriz zabaltzeari dagokionean, agintariek hetsialdia uzten joateko ezarriko dituzten baldintzen pean dugu zabaltzea edo ez zabaltzea.
Zentroaren jarduna “Denentzat Gizarte Zentroa” facebook orrian ikus