Euskal Bestaren programa kontsulta ezazue

Euskal Besta 2022ko abuztuaren 12tik 14ra iraganen da

Festak hiru egunez iraunen du, eta su artifizial musikatu batekin amaituko da.

Informazio gisa, 2022ko uztailaren 28ko udal aginduak dioenez, tabernariek ostatuen ixteko ordua goizeko 3:00ak arte atzeratzeko baimena izanen dute :

  • 2022ko abuztuaren 12tik 13rako gauean,
  • 2022ko abuztuaren 14tik 15erako gauean.

Hendaiako 10 elkartek parte hartuko dute hiri-barneko animazioetan, Hiri Besta denboran.

PROGRAMA

Euskal Bestarako presta zaitez, euskal kantu eta dantzak ikasiz kultura-deskubritze tailerrei esker!

  • 10:30etik 12:30etara Euskal dantza abuztuaren 8tik 10era,
  • 10:30etik 13:00etara Euskal kantuak abuztuaren 11n eta 12an,

Gaztelu Aretoan Izen-emateak linean, www.hendaye-culture.fr webgunean, “Txarteldegia” atalean.

Abuztuak 10 osteguna

21:00: Gaztelu Zahar gizon abesbatzaren kontzertua, Bixintxo elizan

Abuztuak 12 ostirala – Hiri Besta

  • 12:00: adinekoen bazkaria.
  • 18:00: Sardina jatea, Kaneta portuan
  • 19:00 – 20:00: Zarpai Banda hiri barneko karriketan
  • 19:00: Hiri Bestako lasterketak, 5 eta 10 km + haurrentzako lasterketa. Abiatzea Gaztelu Aretotik.
  • Izen-emateak linean, PB Organisation webgunean.
  • 20:00: Festen irekitze ofiziala Herriko Etxeko balkoitik.
  • 20:30etik goiti, hiri-barneko karriken animazioa Zarpai Banda, Baiona Banda, Angeluko les Genets taldeekin
  • Aperitifa eta jatekoa ostatu eta elkarteetan.
  • 22:00: Dantzaldia Izar Adatz taldearen eskutik, hiri-barnean.

Abuztuak 13 larunbata – Hiri Besta

  • 10:00 – 13:00: Egurrezko jokoak haurrentzat, dohainik, Errepublika plazan
  • 18:30: Mutxikoak, Hendaiako Mutxiko Elkartearen eskutik, Errepublika plazan. Aperitifa eta jatekoa ostatu eta elkarteetan.

Abuztuak 14 igandea – Euskal Besta

  • 9:00 / 13:30: artisautza merkatua – Gaztelu aretoaren atarian – Pottoka ibilaldiak
  • 10:00: Meza Bixintxo elizan (hiri barnean), Herriarteko Harmoniaren parte hartzearekin.
  • 10:30: Pilota – Errebote partida, Gaztelu Zahar pilotalekuan
  • 11:00 – 15:00: Karro apainduen erakusketa – Gaztelu Zaharreko aparkalekuan
  • 11:30: Baserritarrez jantzi haur bikoteen aurkezpena, Errepublika plazan, Irungo gaiteroek alaiturik
  • 16:30: Musika banden eta karro apainduen kabalkada
  • 19:00etatik 02:00etara: Txosna, ogitarteko beroak, fritak, Ondarraitz kirol zelaian
  • 19:30 – 22:00: Animazioa Patxi eta Konpainia taldearen eskutik
  • 22:00etatik goiti, dantzaldia ADN taldearen eskutik
  • 23:30: Su artifizialak, Valentziako (Espainia) Caballer piroteknia enpresaren eskutik.

Navigation de l’article