Declics elikadura erronka: Bere plateran ongi senditzeko joko bat !
Declics elikadura erronka, zer da ?
6 astez, desafioei erantzun, zure aurrekondua emendatu gabe, lekuko eta sasoineko elikadura sano baten ukaiteko ohidura onak aplikatzen dituzu !
Nola ?
- animazio talde dinamiko batek laguntzen zaitu, bere kontseilu hoberenak emaiten dizkizu desafioen gainditzeko eta erronkaren irabazteko ;
- urratsez urrats zure usaien bilakaera eta zure emaitzen aitzinatzea segitzen dituzu « déclics » plataforman ;
- sarean diren baliabideak esku dituzu
- trukaketa eta deskubritze denboraldietan parte hartzen duzu ;
- erronka, banan-banan edo taldean bizitzen duzu : hoberenak saristatuak izanen dira.
Ipar euskal herriko ingurumenerako iniziatiba zentro iraunkorrek, euskal hirigune elkargoaren sustenguarekin, erronka animatzen dute.
Norendako ?
Hiriguneko 158 herrietako biztanle guziei idekirik da, bakarrik edo taldean (familian, lagunekin, auzoekin, lankideekin, bizi lagunekin…).
Baldintza teknikoak : ordenagailua, internet konexioa eta helbide elektroniko bat ukan.
Noiz ?
2024ko apirilaren 29-tik, astelehena, ekainaren 22-ra, larunbata
Izen emaiteko azken epea : 2024ko apirilaren 29-a
Informazio gehiago ukaiteko edota izena emaiteko, animatzaileekin kontaktuan sartu:
- CPIE euskal herria
Laurence Goyeneche, Ana Celaya, Emilie Pasquereau
, 05-59-37-47-20 - CPIE euskal itsasbazterra
Paul Elissalde