2020ko ekainaren 3tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak eta bere Mugikortasun Sindikatuak Hendaiako geltokiko aldagune multimodalaren antolaketaren azken urratsa abian jarriko dute.
Aitzinikusitako 3 hilabete eta erdiko iraupenekoak, obra horiek geltoki aldeko eta atariko espaloietan egikarituko dira. Mandadutako enpresek babes-neurriak erabat errespetatuz lan eginen dute.
Obra horien jarraipena bermatzeko eta inguruko zirkulazioa hobetzeko:
- De Gaulle Jeneralaren etorbidea bi norabidetan berriz irekia izanen da zirkulazio orokorrari;
- 3, 31, 35 autobus lineak Hendaiako geltokitik berriz iraganen dira bi norabidetan;
- Betiere, saltegietara, geltokiko aparkalekura eta minutu-aparkalekura joaten ahalko da;
- Oinezkoak haientzat antolatutako ibilbideetan ibiltzen ahalko dira;
- Tokiko bizitzaileei sarbidea mantenduko zaie (bereziki obren eremuan dauden eraikinen lur azpiko aparkalekuetara).
Obren denboran, zirkulazio plana alda daiteke. Ezarritako aldi baterako seinaleak artoski errespetatzea eskatzen dizuegu.