La 1700 ikasle dituelarik dantza klasiko eta garaikidean, musikan, kantuan eta antzerkian, Iparraldeko Kontserbatorioak ireki berri ditu ikasturte berrirako ateak. Ikasle anitz lotu da hastapeneko ikastaldira; hor dantza eta musika, bai eta hainbat musika tresna ezagutu daitezke hautua egin aitzin. Hendaian, 7 urtetik goiti has liteke ikastaldi horretan eta oraindik bada zenbait leku libre.
Maurice Ravel Iparraldeko Kontserbatorioa orori zabalik da, 7 urtetan lehen ezagutza egitetik profesionalizatzerainoko guztian; urtero ia 1700 ikasle hartzen ditu Ipar Euskal Herrian dituen guneetan. Dantza, musika, kantua eta antzerkian, kontserbatorioak banakako edo taldekako ibilbideak proposatzen ditu, nor bakoitzaren nahi eta mailaren arabera izarira eraikiak. Kontserbatorioaren Hendaiako guneak Baiona, Biarritz eta Donibane Lohizuneko gainerako guneekin batera zabaldu ditu berriz ateak.
Kontserbatorioak eskaintzen duen ikasketaren erdi-erdian, taldekako jarduna ikastaldi osoan zehar egiten da, lehen urtetik bertatik. Lurraldearekiko lotura ere erdigunean da, hala proiektuetan nola pedagogia bideetan.
Badira oraindik hastapen ikasketetarako leku batzuk Hendaian
Eskolako lehen mailako lehen urtetik bertatik proposatzen du kontserbatorioak hastapen ziklo bat (astean ordubete), zeinean dantza, musika eta kantu jarduerak nahastekatzen baitira, gorputzaren, sormenaren eta arte sentikortasunaren ezagutzan oin harturik. Badira oraindik hamabost bat leku eskura lehen ezagutzako ziklo horretarako Hendaian. Ikastaroa asteazken gozietan egiten da, 9etatik 10etara, Hendaiako gunean. Argibidetarako edota izena emateko, hona jo ezazue: 05 59 31 21 70 telefonora deitu edo helbidera mezu bat igorri.
Zenbait diziplina heldu amateurrei ere proposatzen zaizkie. Bidean dira amateurren izen emateak.