Irailaren 12ko larunbat honetan prefetak eman aginduak jende anitz ibiltzen diren Hendaiako zenbait zonatan musukoa baitezpadakoa bilakatu ondoren, Herriak bere zaintza batzordea eman du berriz abian.
Izan ere, irailaren 14ko astelehen honetan, gidaritza batzordekideek bildu eta puntua egin dute prefetaren agindua Herriko Etxera heldu bitartean, ez baitzaigu oraindik heldu. Halatan, bada, prefetaren xehetasunak jaso bitartean, maskara janztea gomendatzen dugu, baina ez da oraino baitezpadakoa.
Zahar etxea alertan dugu azken astetik hona
GEUZak puntu bat egin du Haizpean zahar etxearen gainean. Iragan ostegunetik hona, egoitzak egoerari aitzina hartua zion eta familiei gutun bat igorri zien erranez bisitak mantentzen direla baina betiere kontrolpean. Hemendik goiti, astelehenetik ostiralera eginen dira, 14:00etatik 18:00etara, nahitaez bete beharko diren babes neurri zorrotzekin.
Prefetaren xehetasunak jaso bitartean, osasun neurriak bete behar dira. Bereziki, prefetaren aginduak gogora dakarkigu irailaren lehenaz geroztik musukoa janztea baitezpadakoa dela ikastetxeen 50 metrotako inguru osoan.